Kontsultatu Oiartzungo futbol taldeen asteburuko emaitzak
Oiartzungo futbolariek zenbait partida jokatu dituzte inauterietako asteburuan. Ikusi hemen emaitzak eta zenbait irudi.
Oiartzungo Oiartzun Kirol Elkartea osatzen duten taldeek zenbait partida jokatu dituzte azken egunetan. Inauteriak izan dira asteburuan, eta futbolariak ere jai giroan murgildu dira.
Areto futbola, estatuko hirugarren maila: Mondrate 4 – 1 OKE
Oiartzun taldeak ezin izan zuen punturik lortu Mondrateren aurka Arrasaten jokatutako partidan. Kontatu dutenaren arabera, partida “nahiko berdintsu” hasi zen hasieran, baina hamargarren minutuan etxeko taldea aurreratu zen. Atsedenaldira iritsi aurretik, gainera, etxekoek bigarren gola sartu zuten “zalantzazko penalti bati esker”.
Alabaina, partidaren bigarren zatian oiartzuarrek erreakzionatu eta Xabier Oiarbideren golari esker aldea murriztea lortu zuten. Oiartzungoak ondo ari ziren, eta partida bide onetik zihoala zirudien, baina kontraeraso batean etxekoek hirugarren gola sartu zuten.
Partidu amaieran Arrasatekoek laugarren gola sartu zuten, eta 4-1 amaitu zen norgehiagoka.
Gizonezkoen ohorezko erregionala: OKE 3 – 0 Deusto
Oiartzun Kirol Elkartetik azaldu dutenez, ohorezko erregionala taldeko jokalariek partida “bikain” hasi, eta lehen bi jokaldi “oso on” egin ondoren bi gol sartu zituzten. Une horretatik aurrera baloiaren jabetza edukitzen jarraitu zuten Oiartzungoek, eta atsedena baino lehen hirugarren gola sartu zuten.
Bigarren zatian partida “gehiago ireki” eta bi taldeek aukera arriskutsuak sortu zituzten; alabaina, taldeek ez zuten golik sartzea lortu
- Gizonezkoen ohorezko erregionala
- OKE 3 – 0 Deusto
- Lehenengo erregionala
- OKE 0 – 0 Landetxa
- Euskal liga
- OKE 1 – 2 Danok bat
- Gorengo jubenila
- Kostkas 1 – 1 OKE
- Areto futbola hirugarren maila
- Mondrate 4 – 1 OKE

