Zortzi partidekin eman diote hasiera Euskal Herriko pala txapelketari
Hirugarren eta bigarren mailako partidak jokatu dituzte pasa den asteburuan. Asteon beste hamar partida jokatuko dituzte Madalensoron.
Zutik, Xalbador I, Xalbador II, I.Bergara (antolatzailea)A.Toledo ( epailea). Urbieta eta Alberdi. Makurtuta, Bergara, Flores, Diaz eta Zelaia. Girizia elkarteko pilota sailak berrogeita bigarrenez antolatu du aurten Euskal Herriko pala txapelketa irekia, eta larunbatean jokatu zituzten lehen partidak Madalensoron.
Hirugarren mailako eta bigarren mailako partidak jokatu dituzte, eta hemen daude emaitza guztiak:
- Hirugarren mailako emaitzak:
- Landa – Ibarguren 25 / 19 Arbilla – Etxeberria
- Sola – Irastorza 25 / 5 Tejedor – Okerantza
- Urbieta – Alberdi 12 / 25 Xalbador – Xalbador
- Diaz – Zelaia 20 / 25 Bergara – Flores
- Agirre – Beroz 00 / 25 Argote – Bereziartua
- Iribar – Urigoita 25 / 18 Etxeberria – Cortes
- Bigarren mailako emaitzak:
- Errasti – Nuin 25 / 14 Otegi – Pagoaga
- Agirre – Loidi 25 / 23 Murua – Arzallus
Asteburu honetan beste hamar partida jokatuko dituzte, eta edonor bertara daiteke ikustera, doan baitira norgehiagokak.
