Ane Santesteban lasterketak eragina izan dezake trafikoan
Igandeko lasterketako txirrindulariak zenbaitetan igaro beharko dira AP-8ko Arraguako lotunearen ondotik zein Oiartzungo ordainsariaren sarreratik.
Bidegik jakinarazi duenaren arabera, Errenteriako Ane Santesteban Txirrindulari Sariaren ondorioz, hilaren 22an zenbait afekzio egon daitezke AP-8an, Oiartzungo lotunean, bi norabideetan.
Lasterketa 10:00etan hasiko da, eta lasterkariak zenbaitetan igaro beharko dira AP-8ko Arraguako lotunearen ondotik zein Oiartzungo ordainsariaren sarreratik, Urkiako biribilgunetik, alegia.
Alabaina, trafikoko afekzio horiek 13:30ak aldera amaitzea aurreikusi badute ere, errepidearen egoera zuzenean jarraitzeko aukera egongo da, hemen.
