Ane Santesteban Sariaren harira, trafiko aldaketak
Igandean 09:00etatik 14:00etara zirkulazio mozketa puntualak egingo dituzte Renferen biribilgunetik hasi eta Lartzabalgo biribilguneraino.
Trafiko aldaketak izango dira Atlantikaldiaren harira. Ane Santesteban Saria emakumeen txirrindularitza lehia jokatuko da igandean—hilak 22— eta horren harira, trafikoan hainbat aldaketa egingo dituzte goizetik eguerdira arte. Zehazki, 09:00etatik 14:00etara zirkulazio mozketa puntualak egingo dituzte Gaztela Mantxa biribilgunea (Renfe) eta Lartzabalgo biribilgunearen artean. Hori horrela, eta itxaronaldiak saihesteko GI-636 errepidea eta erdialdeko kaleak erabiltzea gomendatu diete herritarrei.
Nafarroa etorbidean eta eragindako eremu horretan dauden garajeetan aparkatzen dutenek kasu horietan erabili ohi diren sarbideak erabili beharko dituzte.
Garraio publikoari dagokionean, U7 hiri-linearen Aiako Harriko (Kiroldegia), Galiziako biribilguneko eta Zumardiko geralekuak bertan behera geldituko dira 09:00etatik 14:00etara, gutxi gorabehera.
E01, E02, E03 eta E27 hiriarteko lineen Zumardiko, Gabierrotako eta Lartzabalgo geralekuak ere bertan behera geldituko dira 09:00etatik 14:00etara, gutxi gorabehera.
