
Errenteriako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) hasierako onespen dokumentua ere aztertuko du plenoak.

Boveda 1966an Trintxerpen sortutako gazte taldea da. Gipuzkoako aisialdi talde zaharrena da, eta aurten 60 urte beteko ditu. Bihar eta etzi inauterietako desfileetan aterako dira.

Mindarako erabiltzaileek lehen eskutik kontatuko dute euren bizi ibilbidea 'Leku bat, mila istorio' podcastean. Sei atal izango ditu denera; bihar, elkartearen hamabosgarren urteurrenarekin batera lehenengoa zabalduko dute.

OTXEk antolatuta Ane Santesteban Txirrindulari Saria jokatuko da igande goizean. Kadete, gazte eta 23 urtez azpiko eliteko 160tik gora emakumek hartuko dute parte.

La Anunciata ikastetxearen komunitatea osatzen dutenek manifestazioa egin dute Antxon, itxieraren kontra.

Familiak Eskuz Esku Home Star Gipuzkoa programak lankidetza hitzarmena sinatu du Errenteriako Udalarekin; behar batzuk dituzten pertsonentzat babes figurak bilatzean datza elkarlanak.

‘Aitatxo. Isiltasuneko ahotsak’ dokumentala emango dute bihar Landetxen. Dolu perinatala sufritu duten zenbait aitaren ikuspuntua partekatzen du ikus-entzunezkoak, betiere emakumearen sufrimendua gutxietsi gabe.

Hamabigarrenez egingo dute igandean Lezoko mendiko lasterketa. 350 dortsalak berehalako batean agortu ziren, eta 100 kideko itxaron zerrenda izan da. Josetxo Etxandi Oroitaldiari aitortza egingo diote.

U-Battle jardunaldia jasoko du Niessenek. Askotariko dantza urbanoak ezagutzeko aukera izanen da, baita dantzarien arteko batailak ikustekoa ere.

Gipuzkoako Foru aldundiaren Jasangarritasun departamenduaren energia komunitateak dinamizatzeko lehen saioa hartu du Pasaiak.

Igandean 09:00etatik 14:00etara zirkulazio mozketa puntualak egingo dituzte Renferen biribilgunetik hasi eta Lartzabalgo biribilguneraino.

Urtarrilean egin dituzte lanak, 52.500 euroko inbertsioarekin. Iaz 7.085 bisitari izan zituzten meatzeek.