Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Ane Santesteban sariaren hirugarrena, igandean

OTXEk antolatuta Ane Santesteban Txirrindulari Saria jokatuko da igande goizean. Kadete, gazte eta 23 urtez azpiko eliteko 160tik gora emakumek hartuko dute parte.

OTXEko emakume txirrindulariak lasterketa aurkeztekoagerraldian.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/02/20

Emakumeena izango da errepidea igandean. OTXE Oarsoaldea Txirrindulari Eskolak antolatuta Ane Santesteban Txirrindulari Sariaren hirugarren ekitaldia egingo baitute 10:00etan hasita kadeteek, eta 11:30ean abiatuta Gazte eta 23 urtez azpiko Elite Mailako txirrindulariek. Parte hartzea handia aurten ere: 160 txirrindularik hartuko dute parte beraientzat urteko lehen lasterketa den horretan. Arkaitz Iza eta Mikel Astarloza OTXEko ordezkariek nabarmen jarri dute halako lasterketak antolatzearen garrantzia emakumeen txirrindularitzarentzat, eta lasterketak epe laburrean hartu duen erreferentzialtasunaren erakusle den datua ere eman du Izak: «Massi-Baix Ter Kataluniako eliteko taldea izena emanda dago, baita Eneicat taldea ere. Euskal Herri kanpotik txirrindulari ugari espero ditugu. Finean jendeak lasterketa hau baliatzen du puntuan jartzeko».

Ibilbidea iazko berbera izango da bi lasterketentzako, eta hainbatetan zeharkatuko dute udalerria; hasi eta buka, Nafarroa etorbidean, Zumardian.

OTXEri begira ere jarri dira, eta harro esan du Izak hemeretzi emakume ari direla gaur-gaurkoz Oarsoaldeko Txirrindularitza Eskolarekin kirol horretan kadeteetatik hasi, eta elite kategoriaraino. «Igandeko lasterketako irteera puntuan hamazazpi izango dira, beste bi egun horretan bertan Nafarroan jokatuko den Mendiko Kopako lasterketan ariko direlako». Ahoan bilorik gabe eta pozez Iza, ametsa betetzen ari direla sinistuta haiekin ari den emakume kopuruari begiratuta. Bi fitxaketa ere egin ditu OTXEk aurtengorako: Lucia Miralles argentinarra eta Cynthia Martin Gonzalez mexikarra. Biek egin dute mendiko txirrindularitzaren aldeko apustua, eta OTXEn aurkitu dute horretarako tranpolin egokia. Colomo talde profesionalarekin hitzarmena du aurten OTXEk, eta Oarsoaldeko klubetik jauzia egiteko bide egokia aurkitu dutelakoan daude biak.

Mendikoa badute begiz jota ere, errepidean erakutsi beharko dute abilezia taldera heldu berriak diren bi txirrindulariek —joan den astean heldu ziren Euskal Herrira—, beste hamabost taldekideekin batera. Ausardiarik ez dutela falta nabarmendu du Izak, «irteeratik erasoa joko dutela esan dute biek, ez dakitela tropelean joaten».

Ikusgarria izango da igandeko proba, eta hala izateko hamaika lagunen lana ezinbestekoa izaten dute. Bide horretan, aipamen berezia egin die Astarlozak igandean lasterketak igaroko dituen 80 bidegurutzetan ariko diren boluntarioei, «lasterketak antolatzeko taldean sei lagun aritzen gara, baina atzean egunean bertan 100 lagun inguru izaten ditugu lanean. Haiek gabe ez litzateke posible». 

Lasterketa, beharrezkoa

Lasterketaren hirugarren ekitaldiaren astearteko aurkezpenean Pello Goikoetxea Goiogana Laboral Kutxako emakumeen taldeko kirol zuzendaria ere izan zuten ondoan, erakunde horrek ere babestu duelako lasterketa: «Eskaparatea gara azkenean txirrindulari gazteentzat, helburua, eta horretarako oinarrizkoa da lasterketa hauek antolatzea; horiek gabe ez gara, ezinezkoa baita txirrindulariak guregana heltzea. Ordainezina da lortzen dena horrelako lasterketekin, txirrindularirik eta talderik ez genukeelako bestela».

Leire Mazizior Errenteriako Udaleko Kirol zinegotziak, berriz, eskerrak eman dizkio Oarsoaldeko Txirrindularitza Eskolari egiten duen lanarengatik, lasterketa antolatu, gazteei aukera eman, eta emakumeen kirola sustatzeagatik. Herritarrak, berriz, kalera jaitsi eta lasterketaz gozatzera, emakumeen txirrindularitzarekin errepide ertzean disfrutatzera deitu ditu.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.