Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
AisiaJaiak

Boveda Gazte Taldea, sei hamarkadaz herria egiten

Boveda 1966an Trintxerpen sortutako gazte taldea da. Gipuzkoako aisialdi talde zaharrena da, eta aurten 60 urte beteko ditu. Bihar eta etzi inauterietako desfileetan aterako dira.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2026/02/20

Antxokoak, Donibanekoak eta Trintxerpekoak egin ondoren, Pasaiako inauteriek jarraipena izango dute asteburu honetan, Trintxerpekoak ospatuko baitira gaurtik igandera bitartean (hilaren 20tik 22ra). Ohi bezala, desfileek, karrozek eta konpartsek kolorea emango diote barruti urdinari. Izan ere, bihar eta etzi (larunbatean eta igandean) konpartsen desfileek Trintxerpeko kaleak hartuko dituzte, 17:00etatik aurrera. Konpartsen artean etxeko bat arituko da, Trintxerpen sona handia duen Boveda Gazte Taldea.

Boveda 1966an Trintxerpeko Karmengo Ama parrokian sortutako aisialdi taldea da. Garaiko apaizak elizako bobedan elkartzen ziren jarduerak prestatzeko, eta bobedan biltzen zirenez, izen hori jarri zioten Trintxerpeko gazte taldeari. Garaiko testuingurua ardatz hartuta, barrutiko gazteei aterabide bat emateko asmoz sortu zen Boveda. Lehen urteetan kanpamentuak egiten zituzten, eta horiek arrakastatsuak zirela ikusita, jarduna urte osora zabaldu zuten.

Ordutik, herria egiten ari da Boveda Gazte Taldea, eta belaunaldiz belaunaldi pasatzen joan da, bere jarduna sendo mantenduz. Eider Soage Varela da egungo begiraleetako bat, eta kontatu du ostiralero biltzen direla barrutiko eta inguruko gazteekin jolasteko eta ondo pasatzeko. Bovedak 8 eta 19 urte arteko gazteei ematen die aterpe. Egun, adinka banatutako bost talde kudeatzen dituzte, eta 150-200 gazte mugitzen dituzte astero, barrutian zeharo errotua dagoen seinale. Saioak ostiraletan izaten dira, 18:30etik 22:30era, eta talde bakoitzak ordu eta erdi egiten du Bovedan. Asteroko saioez gain, udan kanpamentuak egiten dituzte, ikasturtean zehar bi asteburu pasa egiten dituzte elkarbizitzetarako, eta urtero-urtero konpartsa bat ateratzen dute inauterietan.

Jolas eta ekintzen bidez, gazteak balio jakin batzuetan hezten dituztela nabarmendu du Soagek. Errespetua, enpatia, talde lana, parekidetasuna eta euskara erdigunean jartzen dituzte Bovedan, gazteak hausnarketara eta pentsamendu kritikora bultzatuz.

Orain, datak ikusita, inauterietako zita buru-belarri prestatzen ari direla adierazi du Soagek. Bovedakoa «konpartsa familiar» bat da, eta guztiei begirako gai bat aukeratzen saiatzen direla aitortu du gazte taldeko begiraleak. Aurten edo datorren urtean laugarren filma aterako dela aprobetxatuta, Cars pelikula da konpartsarako hautatu duten gaia. Bovedan aspalditik zeramaten ideia horrekin buruan, eta aurten egikaritu egingo dute. «Uste dut asmatu dugula», esan du Soagek.

Bovedak 1980ko hamarkadan sortu zuen konpartsa, eta hasieran soilik Trintxerpen hartzen zuen parte. Ondoren, Donostiara joaten hasi ziren, eta, egun, inauterietako larunbat eta igande arratsaldetan joaten dira hiriburuko desfilera. 2013tik, Errenteria-Oreretakoan ere ateratzen dira, inauterietako igande goizeko desfilean. Mozorroen festa biribiltzeko, etxeko desfileetan izango da bihar eta etzi, biak ala biak 17:00etan. Konpartsan 200 pertsona aterako dira dantzatzen, eta laguntzaileekin 230 kide izango dira.

Gipuzkoako aisialdi talde zaharrena
1966an sortua, Boveda Gazte Taldea egungo Gipuzkoako aisialdi talde zaharrena da. Aurten 60 urte beteko ditu Trintxerpeko taldeak, eta begiraleak urteurren hori prestatzen ari dira jada. Soagek onartu du «harro» daudela herriko gazte taldeak sei hamarkada beteko dituelako, eta belaunaldiz belaunaldi bere jarduna mantendu egin delako. Soage 50. urteurrena prestatzen aritu zen, eta orain 60.ean murgildu da. «Belaunaldiz belaunaldi beti pentsatzen da: taldeak orain ondo funtzionatzen badu jende berriarekin iraungo al du? Argi dago baietz», hausnartu du begiraleak. Urtetik urtera Bovedako sentimendua transmititu nahi izan dute taldea osatu dutenek, eta hori da, hain zuzen, 60. urteurrenean aldarrikatuko dutena: «Boveda guztiona da, herrikoa eta herriarena, eta beti izango da».

Urteurreneko ospakizunak udako kanpamentuetan hasiko direla aurreratu du Soagek. Bovedak 50 urte inguru daramatza finkatuta Errioxako Montemediano de Cameros herrian, eta bertan izaten dira udaro, ekaina bukaeratik uztaila bukaerara. Horrez gain, 2026-2027 ikasturtean ekintza ezberdinak egingo dituzte urteurrena goratzeko. Boveda oso bizirik da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.