Emakumeen migrazioa, bazterketa eta eraldaketa ardatz
Gaurtik eta ekainaren 19ra bitartean, Entre Orillas elkarteak 'El acuerdo' proiektua garatuko du ostiralero Trintxerpeko alkateordetzan.
Gaurtik eta ekainaren 19ra bitartean, Entre Orillas elkarteak El acuerdo izeneko ikastaroa egingo du ostiralero Trintxerpeko alkateordetzan, 17:00etatik 19:00etara. Elkarte horrek emakumeak ikastaroaren sortze prozesuan parte hartzera gonbidatu ditu. Saio horietan pentsamendu kritikoa, praktika eszenikoak eta prozesu komunitarioak landuko dituzte. El acuerdo-k, batez ere, migrazioa, bazterketa eta eraldaketa testuinguruak jasan dituzten emakumeak ditu ardatz. Izen emateak galdetegi bidez egin behar dira.
