Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Lezo-Jaizkibelen, inoiz baino lezoar gehiago

Hamabigarrenez egingo dute igandean Lezoko mendiko lasterketa. 350 dortsalak berehalako batean agortu ziren, eta 100 kideko itxaron zerrenda izan da. Josetxo Etxandi Oroitaldiari aitortza egingo diote.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2026/02/20

Lezo mendiko lasterketen erdigune izango da berriz ere etzi (hilak 22, igandea). Lezo-Jaizkibel mendiko lasterketaren hamabigarren ekitaldiak herriguneko eta Jaizkibelgo txokoak erabat aztoratuko ditu beste behin. 2014ko lehen ediziotik gertatu bezala, 350 dortsalak salgai jarri eta berehalako batean agortu egin ziren. Itxaron zerrenda ere izan da, 100 bat kidekoa. Hasiera-hasieratik arrakastaren bidetik joan da, beraz, 2026ko Lezo-Jaizkibel.

Iban Hernandez antolakuntzako kideak aitortu du «urduri samar» dabiltzala Lezo-Jaizkibel antolatzen dutenak azken egunetan. Asteartean hitz egin zuen Hitza-k Hernandezekin. «Eguraldiari begira ari gara batez ere. Antza, egokia izango da. Horrela hobeto». Korrikalarientzat garrantzitsua da eguraldi onarekin lehiatzea, baina batez ere, herrian nahiz Jaizkibelen izango diren ehunka boluntarioetan jarri du arreta Hernandezek: «Korrikalariak berdin-berdin aterako dira eguraldi ona egin ala ez. Boluntarioentzat, berriz, hainbeste orduz bustitzen egotea latza da».

Lasterketak duen arrakastaz galdetuta, antolatzaileak adierazi du beharbada distantzia ez oso luzekoa izanik, aproposa dela mendiko lasterketetan hasi nahi dutenentzat, «ibilbideak baditu une gogorrak. Baina oro har polita da». 350 izen emateetatik, 106 lezoarrenak dira, inoizko kopururik handiena; 2014ko lehen ekitaldian 48 izan ziren, adibidez. «Ongi dago hori. Herrian korrikalari asko daude, eta horiek herriko lasterketan parte hartzea polita da. Baina zentzu batean guretzat txarra da hori, lan egiteko boluntario gehiago topatu behar ditugulako», txantxetan, Hernandezek. Emakumeen parte hartzea aurten 54 kidekoa izango da, iazkoa baino baxuagoa.

Edonola ere, boluntario bila aritzeko ez dute lan asko egin behar izan antolatzaileek, Lezo-Jaizkibel herriaren lasterketa delako, erro sendokoa lezoarren artean, «aurten ere kaletik geldiarazi naute lezoar dezentek, esateko boluntario edo laguntzaile izan nahi dutela».

Azken ukituekin ariko dira ekinean igandera arte antolatzaileak, gauza txikiekin, baina askorekin. Etziko 11:30 inguruan jakingo da iazko irabazleen lekukoa nork hartuko duen: 2025ean, Ander Iñarra lezoarrak seigarrenez irabazi zuen Lezo-Jaizkibel, eta emakumeetan Leire Fernandez izan zen azkarrena.

Elkartasuna, aitortza, eta energia
Lezo-Jaizkibelen urteroko osagai dira elkartasuna eta aitortza. Aurten, energia gehituko zaie horiei. Elkartasunari dagokionez, aurten Gipuzkoa Minbiziaren Aurka elkartea laguntzeko hautua egin du antolakuntzak, eta helduen lasterketako izen emate bakoitzeko euro bat, eta haurreneko bi haientzat bideratuko dituzte.

Aitortza, berriz, Josetxo Etxandi Pilota Oroitaldiari egingo diote. Urtero herriko kirolari bat edo kirol eragile bat omentzen dute sari emate ekitaldian, eta aurten santakrutzetako ikurretakoa den pilota txapelketari aitortza egingo diote, 50 urte betetzen dituelako.

Sari banaketa ekitaldia igandeko 12:30ean izango da. Han, sailkapen nagusiko lehen hiru emakume eta gizonak, lehen emakume eta gizon lezoarrak (iaz Maddi Marquet eta Ander Iñarra izan ziren), eta su-ebakian azkarren ibili direnek jasoko dute dagokien saria. Baina boluntarioentzat ere izango da saririk: Kunkana Lezoko Energia Berriztagarrien Komunitatearekin elkarlanean, boluntario lanean dabiltzanen artean Boluntario Saria emango dute.

Igandeko 14:30 ingururako dena jasoa eta herria garbi izango dute antolatzaileek. Hernandez: «Orduan ‘uf! Bukatu da! esango dugu. Ea dena ondo doan. Aste osoa daramagu azken prestaketa lanekin, eta azkenean, gogor egiten da dena».

Lezo-Jaizkibel 2026. Ordutegiak.

 

Hilak 21 (larunbata), haurren lasterketak

  • 16:00. Izen emateak zabalik Bekoerrota kiroldegian. 0-12 adin tartekoentzat dira lasterketak. Izen ematearen prezioa: 3 euro (2 euro Gipuzkoa Minbiziaren Aurka elkartearentzat).
  • 17:00. Lasterketak hasiko dira, Bekoerrotatik.

 

Hilak 22 (igandea), lasterketa nagusia

  •  08:30. Dortsalen banaketa Gurutze Santuaren plazan.
  • 08:45. Bekoerrota kiroldegiko aldagelak zabalduko dira (13:45era arte zabalik).
  • 10:00. Lasterketa hasiko da, Gurutze Santuaren plazatik.
  • 12:30. Sari banaketa ekitaldia eta omenaldia udaletxearen parean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.