Giriziaren Pala Txapelketa Irekian, hamar partida asteburuan
Bihar (larunbata) goizez eta arratsaldez jokatuko dira partidak; etzi (igandea) goizez bakarrik.
Martxa hartzen hasi da Girizia elkartearen Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekia. Horren seinale, asteburuan hamar partida jasoko dituela Madalensoro pilotalekuak. Oraingoz, gizonen kategorietako ligaxkak dira martxan direnak. Emakumeen lehiak aurrerago hasiko dira.
Jarraian, txapelketaren asteburuko kartelera. Bihar (larunbata) goiz eta arratsaldeko sesioak izango dira. Etzi (igandea) goizekoa soilik.
Bihar (larunbata) 08:15etik aurrera
- Arregi-Urreaga / Aldazabal-Arriola (3. maila)
- Luixa-Etxeberria / Albeniz-Aranberri (2 maila)
- Leo-Artaraz / Aldalur-Zubillaga (1. maila)
- Luixa-Muñoa / Larralde-Mitxelena (2. maila).
Bihar (larunbata) 15:00etatik aurrera
- Perez-Mendizabal / Migeltorena-Arizabalo (3. maila)
- Arregi-Mendigain / Rekondo-Arizabalo (3. maila)
Etzi (igandea) 08:15etik aurrera
- Altzuri-Arizabalo / Rekondo-Sanchez (2. maila)
- Elizegi-Beloki / Gallastegi-Gallastegi (2. maila)
- Salaberria-Mitxelena / Aranburu-Mitxelena (3. maila)
- Egialde-Suspe / Bergara-Flores (3. maila)
