Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Podcast bat, denontzako mundu bat eraikitzeko bidean

Mindarako erabiltzaileek lehen eskutik kontatuko dute euren bizi ibilbidea 'Leku bat, mila istorio' podcastean. Sei atal izango ditu denera; bihar, elkartearen hamabosgarren urteurrenarekin batera lehenengoa zabalduko dute.

Mindara elkartearen podcastaren aurkezpena.Mindara elkartea
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/02/20

Podcasta abiatuko du Mindara elkarteak: Leku bat, mila istorio. Horren lehen emankizuna bihar —larunbata— izango da.  Elkartearen erabiltzaileak izango dira Mindararen iniziatiba berriaren protagonista, eta ikus-entzunezko sei saiotan zehar pertsona horien ikasketa eta lan ibilbidea azalduko dute, baita ibilbide pertsonala ere. Lehen pertsonan kontatuko dituzte benetako istorioak, elkarteko arduradunek azaldu dutenez: «Haztea, munduan leku bat bilatzea, erabakiak hartzea, eta norberaren bizi proiektuak beharrezko laguntzekin eraikitzea aipatzen duten istorioak dira».

Hilero argitaratuko dute kapitulu bat, eta lehenengoa data berezian zabalduko dute: Mindara elkartearen sorreraren 15. urteurrenarekin egingo du bat. Azken hori, urteurrena, izan da podcasta martxan jartzeko arrazoietako bat, baita erabiltzaileekin, haien familiekin eta komunitatearekin partekatzeko modu bat ere. 

Hori horrela, familien arteko topaketa ere egingo dute bihar Mindararen egoitzan, «elkar ezagutzeko eta familien arteko harremanak sendotzeko gunea izango da eta jolasak eta askaria egingo ditugu», azaldu dute Mindarako arduradunek. Merchadising lerro berria ere zabalduko du elkarteak, Loratzen taldearen erabiltzaileek sortutako logotipo berezi batekin.

Sei atal, hilabetean bat

Elkarrizketak Olga Grande kazetariak dinamizatuko ditu, eta sei atal izango dira denera; bat hilabeteko. Begirada hurbila eta errespetua izango ditu oinarri podcastak, eta kapitulu bakoitzak bizi etapa bat jarriko du erdian: «Mindararekin izandako lehen harremanetik hasita, helduarora eta lan eremura heldu arteko erritmoen, esperientzien eta bideen aniztasuna erakutsiko dute». 

Argi esan du elkarteak ez dutela helburu aniztasun funtzionala zer den azaltzea, «hura bizi dutenei entzutea baizik, gaitasunak, nahiak eta eskubideak agerian jarriz».

Leku bat, mila istorio Mindararen erabiltzaileek kontatutako podcasta da, adierazpenerako, hausnarketarako eta aldarrikapenerako espazioa, «aniztasunaz, giza eskubideez, autonomiaz eta parte hartze sozialaz hitz egiten da, benetako esperientziatik abiatuta». Grabaketa Mindararen egoitzaren hainbat aretotan egingo da, eta grabazioa bera nahiz edizioa Katiuskak estudioarekin elkarlanean egingo du elkarteak. Kapitulu gehienak euskaraz izango dira, gaztelaniazko azpitituluekin, eta zeinu hizkuntzaren interpretea izango dute Eskuaireren eskutik. Proiektuak Gipuzkoako Foru aldundiaren laguntza du, eta inguruko eragile sozialen parte hartzea jasoko du, gainera, «sareko lanari eta etorkizun inklusiboago baten eraikuntza kolektiboari balioa emateko».

Podcasta hainbat plataforma digitaletan eta sare sozialetan izango da eskuragarri. Sortutakoa ikusi eta entzutera deitu ditu Mindarak herritarrak, «pertsona guztiak ezberdinak garelako. Eta denok dugulako zerbait garrantzitsua esateko».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.