Sarrigurengo hilketa matxista salatzeko, elkarretaratzea
Gizonezko batek emakume bat hil eta beste bat larri zauritu zituen ostiralean. Hilketa salatzeko elkartuko dira 18:30ean, Doneztebe plazan.
Gizon batek 28 urteko emakume bat hil eta beste bat larri zauritu zituen Sarrigurenen (Nafarroa), iragan ostiralean. Gizonezkoak labanarekin egin zion eraso bikotekideari, eta larrialdi zerbitzuak bertaratu zirenean bizirik zegoen arren, ezin izan zuten suspertu.
Hiltzailea atxilotu egin zuten eta gaur eramango dute epailearen aurrera.
Hilketa matxista salatzeko, Oiartzungo Feministen Asanbladak deituta, elkarretaratzea egingo dute gaur 18.30ean, Oiartzungo plazan.
