Boleibol txapelketa antolatu du Biyurrieneak
Martxoaren 7an izango da lehiaketa, eta hori amaituta Bixkor txarangarekin poteoa zein karaokea egingo dituzte Kastron.
2024ko Biyurrienearen Eskertza Eguneko artxiboko irudia. Biyurrieneak boleibol txapelketa antolatu du martxoaren 7rako, baina bertan parte hartu nahi duenak izena eman beharko du martxoaren 2a baino lehen.
Partidak Doneztebe plazan izango dira, eta 16:30ean hasiko dira norgehiagokak. Gero, gainera, Bixkor txarangarekin poteoa egingo dute plaza inguruan, eta, egunari amaiera emateko karaokea egingo dute Kastro tabernan.
Boleibolen izena emateko, baina, zenbait arau bete behar dira: taldekideek ez dute zertan kuadrillakoak izan; talde bakoitza gutxienez lau pertsonak osatu beharko dute, ez dago pertsona maximorik, eta, taldearen izenak euskaraz izan beharko du.
