Kontsultatu Oiartzungo futbol taldeen asteburuko emaitzak
Oiartzungo futbolariek zenbait partida jokatu dituzte iragan asteburuan. Ikusi hemen emaitzak eta zenbait irudi.
Oiartzungo Oiartzun Kirol Elkartea osatzen duten taldeek zenbait partida jokatu dituzte azken egunetan. Kontsultatu albiste honetan zenbait kronika, emaitza guztiak eta klubak HITZAri helarazi dizkion irudiak.
Areto futbola, estatuko hirugarren maila: OKE 2 -1 Otxartabe
Estatuko hirugarren mailak Oiartzun taldeak garaipen garrantzitsua lortu zuen Elorsoron Bilboko Otxartabe taldearen aurka jokatutako partidan. Lehen zatian partidaren kontrola etxekoek izan bazuten ere, Bilboko taldeak sartu zuen lehen gola hamargarren minutuan.
Alabaina, bigarren zatian oiartzuarrek pausu bat aurrera eman eta Kai Jimenoren eta Xabier Oiarbideren golei eker 2-1 aurreratzea lortu zuen.
Partidaren amaieran, Otxartabe taldeak gauzak estutu bazituen ere, ez zen gol gehiago izan, eta partidako hiru puntuak Oiartzunen geratu ziren.
Gipuzkoako lehenengo maila: Miren Taberna OKE 4 – 1 Tolosala
Miren Taberna OKE taldea ondo nagusitu zen Elorsoron Tolosako Tolosala taldearen aurka jokatutako partidan.
Lehenengo zati berdindu batean Oier Morenok erdietsi zuen etxeko taldearen gola azken jokaldia, eta bigarren zatian etxekoak nagusi izan eta Xabier Azpiroz eta Mateo Bacchiren golei esker 3-0 aurreratu ziren.
Partida amaitzeko hamar minutu falta zirela tolosarrek aldea murriztu zuten, baina bost minuturen faltan Xabier Azpirozek beste gol bat sartu eta 4-1eko emaitzarekin amaitu zen norgehiagoka.
Hirugarren maila neskak: Artizarrak 2- 1 OKE
Oiartzun Kirol Elkartetik azaldu dutenez, orokorrean “partida eskasa” izan zen Artizarrak taldearen aurka jokatutakoa.
Oiartzuarrak ez ziren partidan sartu norgehiagokak eskatzen zuen intentsidadearekin, eta azaldu dute lehenengo zatian oiartzuarrak baino gehiago izan zirela aurkariak.
Alabaina, bigarren zatian aldaketa batzuk egin zituzten, eta hobekuntzan ikusi zirela diote. Gainera, espazioa erasotuz min gehiago egin zutela aipatu dute.
Azkenean, baina, gol aukeraren bat izan arren, 2-1 jarri ziren markagailuan, eta Oiartzungoek ez zuten aukerarik izan partida berdintzeko.
Gizonezkoen ohorezko erregionala: Euskalduna 0 – 1 OKE
Klubetik azaldu dutenez, aurkariak oiartzuarrak baino indartsuago sartu ziren partidan; are, nabarmendu dute lehen zati osoan ez zutela euren gustoko futbola egin, eta orokorrean aurkaria gehiago izan zela.
Bigarren zatian, baina, kokapenak zuzendatu eta baloiaren jabetza gehiago edukitzeari esker, aukera gehiago sortzeko gai izan ziren, eta trantsizio jokaldi batean garaipenaren gola sartu zuten.
Hona hemen partida guztien emaitzak:
- Areto futbola B
- Miren OKE 4 – 1 Tolosa
- Ohorezko erregionala mutilak
- Euskalduna 0 – 1 OKE
- Hirugarren maila neskak
- Artizarrak 2 – 1 OKE
- Ohorezko erregionala neskak
- OKE 2 – 0 Aiztondo
- Baska jubenila
- Olarizu 0 – 0 OKE
- Lurralde
- Intxurre 5 – 0 OKE
- Gorengo jubenila
- OKE 3 – 2 Ekintza
- Jubenila C
- OKE 2 – 1 Mundarro
- Jubenila D
- Urnieta 3 – 4 OKE
- Kadete B neskak
- OKE 0 – 0 Ostadar
- Kadeteak C
- OKE 0 – 3 Lengokoak
- Infantila handia
- OKE 0 – 3 Aizkorri
- Infantila F8 neskak
- Allerru 6 – 0 OKE
- Areto futbola hirugarren maila
- OKE 2 – 1 Otxartarte
- Lehenengo erregionala
- Soraluze 1 – 1 OKE
- Ohorezko kadete mutilak
- OKE 1 – 2 Hondarribia
- Ohorezko kadete neskak
- Mariño 0 – 1 OKE
- Kadeteak B
- OKE 3 – 2 Zumaiako
- Infantila txikia
- Mundarro 2 – 2 OKE
- Infantila F11 neskak
- OKE 4 – 0 Amaikak bat

