Euskal Ligako finalerako txartela lortu nahi du EPLEk
Derbia izango da Agustina Otaola pilotalekuan EPLEkoek Oiarpeko (Oiartzun) pilotariak izango dituztelako arerio etxean. Euskal Ligako finalerako txartela dute jokoan.
Iker Urmeneta, Agustina Otaola frontoian.EPLE Euskal Ligaren eskuz binakakoaren finalaurrekoa jokatuko dute larunbatean, 11:00etan hasita Agustina Otaola pilotalekuan. Derbia izango da, EPLEk Oiarpeko (Oiartzun) pilotariak izango baititu arerio. Bertsiorik onena ematen saiatuko dira Urmeneta eta Aranguren finalera heltzeko, baina ez dute erraza izango, maila altu-altuan ari dira eta jokatzen Oiartzungo pilotariak, ligaxka euren taldeko lehen postuan bukatuta haiek ere.
Saria ikaragarria da: finalean sartu eta Euskal Ligako Ohorezko Mailan aritzea datorren denboraldian, “klub gisa hori da lorpen handiena”. Agustina Otaola pilotalekuan giro handia espero dute larunbateko finalaurrekoan, eta pilotazaleak bertaratzera deitu dituzte herriko kirolariak animatzera eta pilotaz gozatzera.
Gipuzkoako Trinkete esku huskako Lehen Mailako txapelketak ere finalaurrekoak jokatuko ditu larunbatean. Irurako frontoian jokatuko dira horiek, eta EPLEko bi pilotari lehiatuko dira. Txapelketako bigarren partidan, 10:30ean hasita, Taberna Mundarro klubeko Gurutzealdearekin ariko da norgehiagoka. Ondoren Chiapuso Hernaniko Jararen kontra arikoa da. Ez dute lan erraza izango EPLEkoek arerio gogorrak izango dituztelako aurrez aurre, hala ere euren eskutan den guztia egingo dute EPLEkoen arteko finala izan dadin.
