
Ingurua eta ingurukoak kontuan hartzen dituen ekonomia inklusiboa da enpatikonomia, enpresei begirakoa. Jardunaldia Errenteria-Oreretako Agustinak Zentroan izango da, 09:00etatik aurrera.

Lezoko Herri Olinpiadek aro berriari ekingo diote aurten. Herriko komite olinpikoak jada jakinarazi ditu aro berri horretako datu orokorrak.

Derbia izango da Agustina Otaola pilotalekuan EPLEkoek Oiarpeko (Oiartzun) pilotariak izango dituztelako arerio etxean. Euskal Ligako finalerako txartela dute jokoan.

Madalenetako omendua hautatuko duen batzordea osatzeko gonbidapenak jasotzen hasi dira herritarrak.

Diruaren erabileraren egungo logikatik askoz harago joango da Gure Moneta. Atzo aurkeztu zuten udazkenetik erabilgarri izango den tokiko moneta. Tresna ekonomikoa izateaz gain, tresna soziala ere bada.

Herriko ehun sozioekonomikoa ezagutzeko eta babesteko jardueren barruan egin dute bisita hori.

Itsasmendi elkarteak antolatuta, mutxikoek Santiago plaza hartuko dute larunbatean, 12:00etatik aurrera.

Aurreko legealdiko udal gobernuak Añarberekin egin zuen akordioa kritikatu, baina egungoak horrekin jarraitzen duela kritikatu dute jeltzaleek.

Bilera irekia martxoaren 3an izango da, 18:30ean, Donibaneko kulturgunean. Aintzane Tabernak eta Iraitz Pazosek proiektuaren informazio eguneratua partekatuko dute sanjuandarrekin.

Ibai Ondon egingo dute afaria, Ekhiñe Zapiain eta Amaia Agirre bertsolariekin. Sarrerak Tiñelun eta Txingurrin daude salgai.