Martxoaren 6an, bertso afari feminista Lezon
Ibai Ondon egingo dute afaria, Ekhiñe Zapiain eta Amaia Agirre bertsolariekin. Sarrerak Tiñelun eta Txingurrin daude salgai.
Ekhiñe Zapiain izango da afariko bertsolarietako bat.bertsozale.eus Martxoaren 8ko ekitaldien barruan, afari feminista antolatu du martxoaren 6rako (ostirala) Iruntzen Lezoko Emakume Taldeak. 21:30ean hasiko da Ibai Ondo etxe izango duen jarduera, eta aukera beganoa izango dute afarira joan nahi dutenek. Bertsoen atala Ekhiñe Zapiainen (irudian) eta Amaia Agirreren esku geldituko da, eta haiei Amaia Resendek emango dizkie gaiak.
Txartelak 20 euroan salgai dira Tiñelun eta Txingurrin. Gaurtik (hilak 26, osteguna) daude salgai, eta martxoaren 3ra arte eskura daitezke.
