Teknologia egoki erabiltzeko hitzaldia, gurasoei begira
Hitzaldia Joxepa Antoni Aranberri anitzenean izango da, 17:30ean. Doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da.
Teknologia egoki erabiltzeko gakoak emateko hitzaldia antolatu dute asteazkenean, martxoak 4. Gurasoei begira antolatu dute hitzaldi hori, eta sentsibilizazioa lantzea izango du helburu Miren Ros adituak. Udalak antolatu du gaiaren gaineko kezka duten hainbat ikastetxeetako guraso talde batekin elkarlanean, eta bereziki gurasoei begirakoa izango da, baina interesa duen edonork har dezake parte.
Haur eta gazteen garapenean eta osasunean pantailek duten inpaktua jarriko dute erdian, haurren eredu diren gurasoak informazioa jaso eta sentsibilizatzeko. Hori horrela helduek pantailekin duten harremana eta pantailek bereziki haurrengan duten eragina aztertu, etxean gaia kudeatzeko baliabideak eman, eta kontzientzia piztea du helburu saioak.
Sakelakoaren berezitasunak ere landuko dira hitzaldian barrena eta beste udalerri batzuetako esperientziak partekatuko dituzte; Errenteria-Oreretan gaiaren inguruan hasi berri den guraso talde sareak ere izango du tartea.
Hitzaldia Joxepa Antoni Aranberri anitzenean izango da, 17:30ean.
Saioa doakoa izango da eta parte hartzeko izena eman behar da aurretik. Horretarako klik egin hemen.
