Udal ordezkaritza batek eta hainbat eragile sozioekonomikok Kuik! enpresa bisitatu dute
Herriko ehun sozioekonomikoa ezagutzeko eta babesteko jardueren barruan egin dute bisita hori.
Atzo egin zuten bisita Kuik! enpresara.Errenteriako Udala Udaleko ordezkaritza batek eta hainbat eragile sozioekonomikok Kuik! enpresa bisitatu dute. Udalerriko ehun sozioekonomikoa ezagutzeko eta babesteko jardueren barruan kokatzen da bisita hori, eta udalarekin batera, Oarsoaldea Garapen Agentzia, eta Don Bosco lanbide heziketako ordezkariak gerturatu ziren Txirrita Malo industrialdera atzo. Enpresa eta bere negozio eredua ezagutzeko aukera izan zuten Felix Vela Sainza enpresaren zuzendari exekutiboaren eskutik.
Ingenieritza teknologikoko enpresa da Kuik! eta espezializatuta dago enpresei eraldaketa digitaleko prozesuetan laguntzen. Horretarako programazio eta IT —Informazio Teknologiak—zerbitzuak uztartzen ditu, prozesuak optimizatu, segurtasuna indartu, eta enpresa eraginkortasuna hobetuko duten irtenbide integralak eskaintzeko, udaletik azaldu dutenez.
Enpresa 2024an sortu zuten Errenteria-Oreretan, Diversius eta Lautik enpresen fusiotik, eta gaur egun 60 langile ditu.
