Imanol Goikoetxea Rodriguez gogoan, omenaldia bihar
Otsailaren 10ean hil zen errenteriarra, eta kirolarekin oso lotuta zegoen, batez ere Ereintza eskubaloi elkartearekin.
Imanol Goikoetxea Rodriguez.Gipuzkoako Atletismo Federazioa Imanol Goikoetxea Rodriguez gogoan, omenaldia antolatu dute bharen ingurukoak bihar, larunbata—hilak 28— Merkatuzarren. Goikoetxea gogoratzeko eta omentzeko arratsaldea izango dela azaldu dute eta 15:00etatik 18:00etara egingo dute.
Otsailaren 10ean hil zen errenteriarra, eta kirolarekin oso lotuta zegoen. Besteak beste, Gipuzkoako Eskubaloi federazioko diruzaina, Ereintza Eskubaloi taldeko presidente eta entrenatzaile ohia. Gipuzkoako Atletismo Federazioko epaile ere bazen. Hura ezagutu zuten oro deitu dute larunbateko omenaldi ekitaldiarekin bat egitera.
