
Besteak beste, manifestazioa, bakarrizketa, nesken herri kirol ikuskizuna eta zenbait ikus entzunezkoen proiekzioak antolatu dituzte.

Ikastetxea kudeatzen duen fundazioak zentroa ixteko asmoa plazaratu zuen urtarrilaren 29an. Langileen aldarrikapena argia da: La Anunciata ez ixtea eta beren lanpostuak berreskuratzea.

Kotxetegietan babestutako alokairuko etxebizitzak eraikitzeko proposamenaren atzean «proiektu landurik» ez dagoela gelditu da agerian astearteko plenoan. Arduraz jokatzeko eskatu dute.

Gaur hasiko da 40. Lesoinu. Urteek aurrera egiteak sor ditzaketen inertziek ez dute eraginik herriko musika zikloan, eta aurten, disko berri bat aurkeztu eta emakumeen emaria aitortuko dute.

Asteazkenean egin zuten Gure Monetaren eskualdeko aurkezpena Errenteria-Oreretan. Aurretik, baina, sakoneko lana egin dute moneta osagarriaren ezarpenaren lanketan aritu direnak. Horren gaineko azalpenak eman ditu Olaizolak.

Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Sailaren ebazpenak Pasaia bizitegi merkatu tentsionatutako eremu izendatu zuen atzo.

Egiguren eta Cuairanen aurkako norgehiagoka 22-9 irabazi zuten Etxeberria eta Arbizuk, eta, hortaz, finalerdietan ariko dira.