Imanol Goikoetxea Rodriguez gogoan, omenaldia bihar

Otsailaren 10ean hil zen errenteriarra, eta kirolarekin oso lotuta zegoen, batez ere Ereintza eskubaloi elkartearekin.

Imanol Goikoetxea Rodriguez.Gipuzkoako Atletismo Federazioa

Imanol Goikoetxea Rodriguez gogoan, omenaldia antolatu dute bharen ingurukoak bihar, larunbata—hilak 28— Merkatuzarren. Goikoetxea gogoratzeko eta omentzeko arratsaldea izango dela azaldu dute eta 15:00etatik 18:00etara egingo dute.

Otsailaren 10ean hil zen errenteriarra, eta kirolarekin oso lotuta zegoen. Besteak beste, Gipuzkoako Eskubaloi federazioko diruzaina, Ereintza Eskubaloi taldeko presidente eta entrenatzaile ohia. Gipuzkoako Atletismo Federazioko epaile ere bazen. Hura ezagutu zuten oro deitu dute larunbateko omenaldi ekitaldiarekin bat egitera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.