Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Itsasoen egia, begien aurrean

Cimasub Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloaren 13. aldia martxan da Errenteria-Oreretan, eta martxoaren 2ora arteko egitarau zabal bezain interesgarria jarri dute antolatzaileek herritarren eskura.

Cimasub zikloa aurkeztu dute gaur
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/02/27

Cimasub Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloaren 13. aldia martxan da Errenteria-Oreretan, eta martxoaren 2ora arteko egitarau zabal bezain interesgarria jarri dute antolatzaileek herritarren eskura. Egia, zure begien aurrean. Hori aurtengo leloa, eta gaur eman dituzte xehetasun guztiak David Sanchezek eta Lourdes Anzak, Cimasuben zuzendaria eta taldeko kidea, hurrenez hurren, Yolanda Martin Ingurumen zinegotziak eta Iñaki Azkarate Ingurumen teknikariak Fanderiako Errotan.

Aurkezpen lekua ez da ausazkoa izan, zikloaren barruan argazki erakusketa eta 21 film emanaldi egingo dituzte, eta Ozeanoa irudietan erakusketa Fanderiako Errota Ibaiaren Etxean jarri dute.

Zinema, argazkigintza, eta pedagogia, komunikatu eta hunkidura eragiteko gaitasun handia duten tresnak direla esan du Martinek.  Zikloak bi ardatz dituela gaineratu du, “itsasondo ikusgarrienak bisitatzeko aukera ematea, batetik, eta gizakien portaerek eta jarrerek eragindako itsas kutsadura, gehiegizko arrantza eta klima aldaketa arazo globala direla adieraztea, bestetik.  Finean ozeanoen edertasuna eta pertsonon eraginez bertan den kutsadura erakusten du, aurpegia eta gurutzea”.  Urpean ezkutatzen den errealitatea ezagutu, begiratu eta ulertzeko gonbita da zikloa Ingurumen zinegotziaren esanetan, “gure planetari bizia ematen dioten itsas eta ozeanoak zaintzen ikas dezagun”.

Emanaldien berri eman du ondoren, Martinek. Itsaspeko zinemaren onena eta sarituena proiektatuko dute zikloaren barruan Niessen Kulturgunean martxoaren 3an, 4an, eta 6an 19:00etatik 20:30era. Denera 16 film labur eta 5 dokumental emango dituzte, nazioarteko itsaspeko zinemaren arloan sarituenetariko filmak dira denak. Sarrera doakoa da. Lehen saioan, itsasoko biodibertsitatea eta espezieen eta haien  ingurunearen arteko harremanak izango dira protagonista; bigarrenean, kontserbazioa eta jasangarritasuna landuko dira; eta hirugarrenean, itsasoari lotutako giza eta kultura historiak nabarmenduko dira.

Txikienek ere izango dute zikloarekin gozatzeko aukera. Haiei begira, Txikizikloa antolatu dute aurten ere. Hartzaileak 5. eta 6. Mailako ikasleak dira, eta martxoaren 3an izango dute haiei begirako saioa, “adin horietatik kontzientzia ekologikoa zabaltzea, ingurumenarekin duten harremanari buruz hausnartuz”.

Aurten berritasun gisa Adinziklo jarri dute martxan, itsaspeko mundua eguneko zentroetako eta adinekoen egoitzetako egoiliarrengana eta senideengana hurbiltzeko. Zehazki, martxoaren 3an zine emanaldia eskainiko du zikloak Sanmarkosenen.

Erakusketari ere egin dio aipamen Martinek. Gaurtik martxoaren 20ra izango da zabalik Fanderiako Errotako Interpretazioa Zentroko erakusketa eremuan izango da ikusgai, “itsas ekosistemen hauskortasuna, haiek babesteko beharrari, eta klima aldaketari eta ozeanoen kutsadurari aurre egiteko premiari buruz sentsibilizatzea eta kontzientziatzea du helburu”. Datu garrantzitsua ere eman du Martinek erakusketaren gainean, Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruan, erakusketa horrek tradizionalki maskulinizatuta egon diren diziplinetan, hala nola urpeko argazkigintzan, emakumeek duten papera ere aldarrikatu nahi du, egileen aukeraketak erakusten duen bezala. Emakumeek eginak dira argazki denak. Erakusketa astelehenetik  igandera izango da zabalik —astearteetan ez— 11:00etatik 20:00etara.

Errenteriar guztiak animatu ditu Sanchezek zinemaz gozatzera eta zikloarekin gozatzera, “ikusiko den dena erreala izango da ez dugu zientzia fikziorik edota efektu berezirik. Oso ziklo informatiboa izango da eta pentsamoldea aldatzeko ere balioko du”.

Urpekaritza, botilarekin zein apnean ikusteko aukera izango da film horietan, “azken hori da nagusia, paradisu epelak, izotz azpian urpekaritza ikusiko dugu, orka, bale, marrazo eta koralak ere protagonismo handia izango du. Azken hori oso beharrezkoa da gure planetaren biziraupenerako eta arrisku larrian da”.  Lehen saioan brontzea izan diren lanak emango dituzte, bigarrenean zilarra izan direnak,  eta azken saioan urreak. Programazio osoa, hemen klik eginda ikus daiteke.

Azken egunean, urreak izan diren lanen artean Shark Preyed Marco eta Andrea Spinelliren lana jarri du nabarmen Sanchezek, “Merkatuetako irudien, datuen analisien eta elkarrizketa esklusiboen bidez, dokumentalak oso ezaguna ez den errealitate bat azaleratzen du: izen engainagarriekin saldutako marrazoak, ustekabeko harrapaketak, sare mamuak eta gutxi araututako merkatu globala elikatzen duen hegats merkataritza.  Shark Preyed salaketatik harago doa: animalia horiekin dugun harremanaren gaineko hausnarketa egiten du, hamarkadatan deabrutu eta orain desagertzeko arriskuan dauden animaliekin”.

Zer ikusi izango da, eta batez ere zer ikasi aurten ere Cimasub zikloarekin, eta horretara deitu dute gaurko aurkezpenean, “gerturatu itsas eta ozeanoen edertasuna baina baita errealitatea ezagutzera, kontzientzia hartu eta ekiteko”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.