Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
Olatz Olaizola Tarragona. Gure Monetaren Oarsoaldeko batzordeko kidea.

"Gure Moneta, moneta soziala da, balioak ditu"

Asteazkenean egin zuten Gure Monetaren eskualdeko aurkezpena Errenteria-Oreretan. Aurretik, baina, sakoneko lana egin dute moneta osagarriaren ezarpenaren lanketan aritu direnak. Horren gaineko azalpenak eman ditu Olaizolak.

Olatz Olaizola Tarragona.Imanol Saiz Gomez de Segura
Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2026/02/27

Urtebete inguru da tokiko moneta osagarria Oarsoaldean ezartzeko bideak lehen urratsak egin zituela. Sukaldeko lanean izan dira Gure Monetaren Oarsoaldeko batzordeko kideak eta herriz herri sortu diren sostengurako sareetako ordezkariak. Asteazkenean egin zuten egitasmoaren aurkezpen orokorra Errenteria-Oreretako Lekuona Fabrikan; aurrez, ordea, eskualdeko herri guztietan eginak zituzten informazio batzarrak. Prozesuak zer bide egin duen azaldu du Olatz Olaizola Tarragona lezoarrak.

Asteazkenean izan zen Gure Monetaren aurkezpena. Aurretik, baina, sukaldeko lan asko egin duzue.
Iazko martxoan hasi ginen egituratzeko prozesuarekin, nahiz eta aurretik ere gaiaren gaineko lanketarekin hasi. Eskualdeko ikuspegiarekin hasi ginen lanean, baina berehala konturatu ginen herritarrei egitasmoa azaldu nahi bagenien, herrietara joan behar genuela. Horregatik, Oarsoaldeko herri guztietan talde eragileak sortu dira, lanean ari direnak jendeari egitasmoaren gaineko azalpenak ematen eta Gure Moneta sustatzen. Herri guztietan aurkezpenak egin ziren egitasmoa zertan den azaltzeko eta zalantzak argitzeko. Eskualdeko batzordean koordinazio lanak egiten ditugu.

Bestetik, proiektuak badu alderdi tekniko eta juridikoa, eta hori Euskal Moneta Elkartea lantzen ari da.

Behetik gorako bidea egitea garrantzitsu ikusi duzue, ezta?
Bai, hala da. Proiektuak funtzionatuko badu, herritarren ekarpena ezinbestekoa da. Inportantea da jendearen parte hartzea, eta hasierako indar guztiak horretan jartzen ari gara.

Aipatu duzu herri guztietan aurkezpenak egin direla. Zer sentsazio jaso dituzue?
Harrera ona izan dute batzar horiek, baina egia da jendeak zalantza asko plazaratu dituela. Ez da erraza proiektua bere osotasunean ulertzea, eta bat-batekoan den-denaren jabe izatea. Normala da zalantzak izatea. Herrietako aurkezpenetan lagungarri izan zaigu Ipar Euskal Herriko lagunek Euskoaren esperientzia zer nolakoa izaten ari den azaltzea, eta hori proiektua hemen lurreratzeko eta ulertarazteko lagungarri izan da

Ipar Euskal Herrian Euskoarekin 13 urte daramate. Garrantzitsua da hurbileko eredu hori zer den jakitea, ezta?
Tokiko moneta osagarriak Europako hainbat tokitan dituzte Euskoa Europan den tokiko moneta osagarri indartsuena da, eta 4,5 milioi eusko daude zirkulazioan. 4.000 norbanako dira horren bazkide, eta 1.400 enpresa edo profesional. Baztanen eta Oarsoaldean errotzen denean, kontinenteko mugaz gaindiko lehena litzateke. Mugak hautsiko lituzke.

Ulertzen al du jendeak balio ekonomikotik harago doan moneta dela Gure Moneta?
Herri batzarretan hori azaltzen saiatu gara. Tokiko moneta osagarriak ez dira soilik tresna ekonomikoak. Moneta soziala da, eta balio batzuk barnebiltzen ditu. Monetarekin bat egiten duen orok balio horiekin ere bat egin behar du. Tokiko ekonomia indartzea, aberastasuna hemen sortuz eta hemen geratzeko; hizkuntza eskubideak errespetatzea, euskara erdigunera ekarriz; ingurumenaren zaintza; eta justizia sozialari dagokionez gizarte justuago, feministago eta inklusiboagoa. Horiek dira Gure Monetak dituen balioak.

Behetik gorako prozesua izaten ari da Gure Monetarena, baina alboan erakundeak izatea ere inportantea da, ezta?
Erakundeen babesak adierazten du honen guztiaren atzean proiektu serio bat dagoela. Ez dela lau zororen burutazio bat. Proiektu sendo eta landua dago honen guztiaren oinarrian. Bestetik, erakundeek proiektua babestu badute izan da benetan ikusi dutelako edo sinistu dutelako herritarrentzat, lurraldearentzat eta tokiko ekonomiarentzat onuragarria dela. Oro har gizartearentzat ona dela.

Esaterako, erakunde publikoei dagokienez, Nafarroako Gobernuaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Oarsoaldeko lau udalen eta Baztango Udalaren babesa eta laguntza dugu. Baina nazio mailako beste erakunde eta egitura batzuen bultzada ere badu monetak, hala nola Udalbiltzarena, Olatukoop-ena, Dendartean Gipuzkoako Merkatarien Elkartearena, Euskalgintzaren Kontseiluarena, Bilgune Feministarena, LAB sindikatuarena, edo Ipar Hegoa fundazioarena. Horiei guztiei, ehunka norbanako eta boluntario gehitu behar zaizkie.

Oarsoaldeko herrietako merkatari, ostalari eta zerbitzu elkarteekin ere kontaktuan zaudete.
Proiektu honetan sektore garrantzitsua da tokiko establezimenduena. Orokorrean haien harrera ona izan dugu, baina aldi berean zalantza tekniko edo operatiboak helarazi dizkigute: nola kobratu, nola egin kontabilizazioa, nola uztartu Ticketbai sistemarekin… Zentzu horretan aldundiko Ogasun Sailarekin harremanean gaude, eta hori guztia egin ahal izango da. Hala ere, funtzionamendu teknikoa azaltzeko aurrerago merkatarien elkarteetako kideekin eta merkatariekin batzarrak egingo ditugu, dena ondo-ondo azaltzeko.

Garrantzitsua da azaltzea zer nolako eragina izango duen tokiko moneta osagarriak bertako ekonomian. Adibidez, merkatariren batek Gure Monetarekin salmentaren bat egiten badu, gero hark diru hori erabili beharko du Gure Monetarekin dabilen ekoizle bati erosketa egiteko edo hornitzaile bat ordaintzeko; eta aldi berean, hornitzaile horrek haren langileei haien soldataren zati bat Gure Monetan eman diezaioke; eta pertsona horiek gero haien erosketen zati bat Gure Monetarekin egiteko aukera izanen dute… Horrek zirkulu edo sare bat sortzen du, baina beti, dirua hemen geldituko dela ziurtatzen du. Ez da beste inora joango.

Zuen azalpenetan jasoa dago bertako bizilagunen bizi-kalitatea hobetuko duela tokiko moneta osagarriak. Nola, bada?
Herritarrek modu askotara nabaritu ditzakete onura horiek. Tokiko ekonomian monetak sor dezakeen gurpil horrek azkenean herriko merkataritza eta zerbitzuak indartzen ditu, eta horrek herritarren egunerokoan eragin zuzena du: zerbitzu gehiago herrietan, merkataritza txikiari bultzada ematea, herrietan bizitza gehiago izatea… Gainera, proiektuak badu dimentsio sozial eta kultural indartsua. Komunitatea sortzeko tresna ere bada, azken batean, Gure Moneta.

Moneta osagarriak legalak dira Europan eta Espainiako Estatuan. Araututa daude.
Tokiko moneta osagarriak estatu bakoitzean diru ofizialaren osagarriak dira, eta haiekin batera funtzionatzen dute. Gutiz legalak dira eta araututa daude, bai Europako legediaren arabera, zein estatu bakoitzak garatutako legedia espezifikoan. Gure Moneta bakoitzak euro bateko balioa izango du. Europan eta estatuan asko dira martxan diren tokiko monetak

Erlazionatutako edukiaTokiko aberastasuna bertan geratzeko, Gure Moneta
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.