Donostiatik Kirgizistanera
Mikel Txintxurreta eta Imanol Muro alpinista donostiarrek 'Sehaskatik Kirgizistango mendietara' hitzaldia eskainiko dute asteazkenean Antxoko Kultur Etxean, 18:00etan.
Argazkia: Desnivel. Mikel Txintxurreta eta Imanol Muro. Bokaleko Gazte Elkarguneak antolatuta, Mikel Txintxurreta eta Imanol Muro alpinista donostiarrek Sehaskatik Kirgizistango mendietara hitzaldia eskainiko dute asteazkenean (hilaren 4an) Antxoko Kultur Etxean, 18:00etan.
Mendizale donostiarrek Joxe Takolo beka irabazi zuten iaz. Jasotako diru laguntzari esker, Kirgizistanera joan ziren, Djangart mendilerroan bide berri bat irekitzeko asmoz. Bidaia hartako pasarteak eta bertan gertatutakoak Antxora ekarriko dituzte orain. Sarrera doakoa da.
