2026/3/2

Oiartzun tentsio handiko eremu izendatzeko eskaera egin dute

Eusko Jaurlaritzari egindako eskaera udala lantzen ari den etxebizitza plan integralaren parte da. Otsaileko bilkuran onartu zuten eskaera egitea.

24. korrika

Korrikaren lekukoa, esku onetan

Antxoko 24. Korrikaren lekukoa hartu behar dutenek agerraldia egin zuten larunbatean, Errigoraren produktuak dastatu ondoren.

Pentsio duinen aldarria, Korrikara

Gaurkoan, modu berezian egin du Duintasunak protesta, Korrikara eraman baitu pentsio duinen aldeko aldarria. Duintasunak eta AEKk antolatu dute Gazte izanen korrika.

Zortzi hitzordu aurtengo Literatura Plazara egitasmoan

Hilaren 9tik 28ra bitartean zortzi hitzordu izango dira herriko hainbat txokotan. Solasaldiak, errezitaldiak edota aurkezpenak egingo dituzte.

MARTXOAK 8

Emakumeen Eguna eta Korrika nagusi martxoko agendan

Martxoaren 8rako egun osoko egitaraua antolatu du Oiartzungo Feministen Asanbladak. Manifestazioa, bazkaria eta bakarrizketa izango dira tartean.

Hiru finalerdi jokoan, eta hirurak poltsikora; orain, finalak

Asteburu biribila EPLEko pilotarientzat. Lanak bikain eginda, hiru finalera heldu dira errenteriarrak.

martxoak 8

Lezok Berdintasun Kontseilua izango du

Martxoaren 8ko egitarauaren barruan, urtebeteko sortze prozesua izan duen mahaiaren aurkezpena hilaren 11n egingo dute.

Pozoia, arratoien populazioa kontrolatzeko

Arratoi garbiketa kanpaina egiten ari da udala Kale Nagusian, Donibane kalean, Pikukalen, Atzekoaten eta Jaizkibel hiribidean.

Kontsultatu Oiartzungo futbol taldeen asteburuko emaitzak

Oiartzungo futbolariek zenbait partida jokatu dituzte iragan asteburuan. Ikusi hemen emaitzak eta zenbait irudi.

Hobekuntzak egiten ari dira Donibaneko frontoian

Udalak pilotalekuko estalkiko zati gardenak aldatuko ditu gaurtik asteazkenera bitartean. Lanek irauten duten denboran ezin izango da gunea erabili.

Oiarpeko pilotarien asteburuko emaitzak, zerrendatuta

Iragan ostegunetik hasita, zenbait partida jokatu dituzte Oiarpeko kirolariek. Hona hemen partida guztien emaitzak.

Donostiatik Kirgizistanera

Mikel Txintxurreta eta Imanol Muro alpinista donostiarrek 'Sehaskatik Kirgizistango mendietara' hitzaldia eskainiko dute asteazkenean Antxoko Kultur Etxean, 18:00etan.

Landetxeko aparkalekuko igogailua, hiru astez geldirik

Udalak jakinarazi du bihar (hilak 3) hasi eta hiru astez egongo dela geldirik, modernizazio lanak egin behar dituztelako.

Gehiago