Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
martxoak 8

Lezok Berdintasun Kontseilua izango du

Martxoaren 8ko egitarauaren barruan, urtebeteko sortze prozesua izan duen mahaiaren aurkezpena hilaren 11n egingo dute.

Iazko Martxoaren 8ko mobilizazioaren une bat.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2026/03/02

Lezoko Udalak eta Lezoko Berdintasun Kontseilua osatzeko prozesuan parte hartu duten eragile eta herritarrek Martxoaren 8aren harirako egitaraua osatu, eta aurkeztu dute. Emakumeen Egunetik harago doa ekitaldien zerrenda. Jardueren artean nabarmentzekoa da jada Lezoko Berdintasun Kontseilua osatzeko bidea bukatu dela, eta hilaren 11n (osteguna) aurkeztuko dutela jendaurrean mahai hori, 18:00etan, Kultura Aretoan. Urtebeteko sortze prozesua izan du kontseiluak. Beheko zerrenda, Martxoaren 8ko ekitaldiak zerrenda modura.

Kontseilua sortzeko bidean udalak eta herriko hainbat talde zein norbanakok parte hartu dute. Helburuak: berdintasunaren alde apustu egiten duten pertsonen eta eragile sozialen sarea sortzea; emakumeen parte hartzea sustatzea; emakumeen parte hartze sozial eta politikoaren defizitari aurre egitea eta euren herritartasun aktiboa indartzea, talde feministen eta emakume taldeen lanaren aitortza egiteko. “Kontseiluan parte hartzera dei egingo zaie herritarrei martxoaren 11ko agerraldian, ahalik eta ahots gehien izan ditzan egiturak”.

Kontseiluaren aurkezpenaz gainera, Martxoaren 8ko manifestazioa izango da Emakumeen Egunaren harira antolatutakoetatik kaleko ekintza nagusiena. 12:00etan irtengo da martxa Gurutze Santuaren plazatik. Bestelakoan, kultur ekitaldiak txertatu dituzte egitarauaren barruan, tartean delarik hilaren 7ko bertso bazkari feminista. Hitzaldiak ere izango dira, eta Iruntzen Lezoko Emakume Taldeak haurrei eta gazteei begirako sentsibilizazio saioak egingo ditu ludotekako eta Kuadrillategiko haur eta gazteekin.

“Berdintasun politikek lehentasunezko izaera dute udal agendan”, nabarmendu du udalak, “berdintasunetik elkar zainduz gero bizikidetza hobea eta herri justuagoa lortuko baitugu. Horretarako, urte osoan zehar lanean jarraituko du emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna lortzeko”. Bestalde, Berdintasun Kontseilua osatzeko prozesuan parte hartu duten eragile eta norbanakoen taldeak herritarren inplikazioa nabarmendu nahi izan du udalak, “egitaraua elkarlanetik eta herri ekimenetik eraiki baita”.

Martxoak 8 Lezon. Ekitaldiak.

Hilak 4, asteazkena

  • 18:00etan, ludotekan, 4-11 urtekoekin, sentsibilizazio saioa Iruntzen Lezoko Emakume Taldearekin

Hilak 6, ostirala

  • 19:00etan, Kuadrillategiko gazteekin, sentsibilizazio saioa Iruntzen Lezoko Emakume Taldearekin.
  • 21:30ean, Ibai Ondon, bertso afari feminista Ekhiñe Zapiain eta Amaia Agirrerekin. Sarrerak 20 euroan Txingurrin eta Tiñelun.

Hilak 7, larunbata

  • 12:00etan, Koldobike Gezala pilotalekuan, emakumeen esku pilota erakustaldia (Maialen Pikabearekin eta Irati Lobeterekin).
  • 19:30ean, Gezala Auditoriumean, Ez gara alferrik pasako dokumentala.

Hilak 8, Emakumeen Eguna.

  • 12:00etan, manifestazioa Gurutze Santuaren plazatik.
  • 19:30ean, Gezala Auditoriumean, Esne berriketan bertso saio literarioa Uxue Alberdi eta Amoranterekin.

Hilak 11, asteazkena

  • 18:00etan, Kultura Aretoan, Lezoko Berdintasun Kontseiluaren aurkezpena.

Hilak 13, ostirala

  • 19:30ean, Gezala Auditoriumean, Ongi etorri helduentzat ipuin kontaketa.

Hilak 15, igandea

  • 19:30ean, Gezala Auditoriumean, Adelaida bikotearen kontzertua.

Hilak 25, asteazkena

  • 18:00etan, Kultura Aretoan, Salaketatik harago: presioak, aukerak eta biktimen erabakiak hitzaldia.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Renfek autobusekin ordezkatu ditu Tolosa eta Beasain arteko tren zerbitzuak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Helmuga kalea izan dadin

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako lan baldintzak hobetzeko «ardura politikoa» har dezala exijitu dio ELAk aldundiari

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik eskatu du «ez politizatzeko» etxerik ez dutenen egoera

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.