Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Hiru finalerdi jokoan, eta hirurak poltsikora; orain, finalak

Asteburu biribila EPLEko pilotarientzat. Lanak bikain eginda, hiru finalera heldu dira errenteriarrak.

Jokin Bidezabal finalerdian, atzean Aranguren eta Zabaleta.EPLE
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/03/02

Bikain aritu dira asteburuan EPLEko pilotariak, emaitzei erreparatu baino ez da behar. Hiru finalerdi, eta hirurak irabazi dituzte EPLEko pilotariek beste hainbeste ligetan, eta horrenbestez, finalerako txartelak lortu. Euskal Ligan Eskuz Binakako seniorretan derbia izan zen, EPLE eta Oiarperen artean, eta Eplekoak nagusitu ziren. Bidezabal —Urmeneta ordeztu zuen azken unean baja izanda— eta Aranguren 1-10, 10-3 eta 5-2 partzial egin da izan ziren garaiule. Oiarpeko Zabaleta eta Olaizek ez zieten errenteriarrei aukerarik eman lehen jokoan, erremate erakusketa egin zuen Zabaletak.

EPLEkoek, baina, buelta ematen asmatu zuten eta hurrengo bi jokoak seriotasunez jokatu zituzten, jokoa atzealdera eramanda. 2-1 irabazita finalerako txartela lortu dute EPLEkoek eta datorren denboraldia Ohorezko Mailan ariko dira Euskal Ligan.

Banakako Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako finalerdietan lehen mailan Taberna eta Chiapuso garaile, eta beraz, finalean aurkari izango dira EPLEKo biak. Tabernak Gurutzealde 40-15 irabazi zuen; Chiapusok gehiago sufritu zuen garaipena lortzeko. Hernaniko Jara aurretik izan zen partida osoan eta 34-28ra ere heldu zen. Une horretan baina, Chiapusok aldeko 1-12 partzial bat lortu zuen eta garaipena eman zion partidara buelta emanda.

Lander Caballero EPLEko Kadete pilotariak, bestalde, asteburu betea izan du. Euskal Ligako kadeteen finalerdian 22-14 galdu zuen Behar Zana Klubarekin —zedituta jokatzen ari da bertan EPLEkoa—. Larunbatean, berriz, txapeldunorde izan zen Lesakan jokatutako bikotekako  esku pilotako finaletan. Partida gogorra eta ikusgarria oso. 18-17 galdu zuten partida gogorra jokatuta. Urratsez urrats bidea egiten ari da Caballero.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.