Pozoia, arratoien populazioa kontrolatzeko
Arratoi garbiketa kanpaina egiten ari da udala Kale Nagusian, Donibane kalean, Pikukalen, Atzekoaten eta Jaizkibel hiribidean.
Besteak beste Kale Nagusiko hainbat tokitan pozoidun kaxak jarri dituzte. Herriguneko hainbat kaletan arratoien populazioa kontrolatzeko kanpaina abiatu du Lezoko Udalak. Aldizka egiten dira horrelako kanpainak, eta oraingoan, Kale Nagusian, Donibane kalean, Pikukalen, Atzekoaten eta Jaizkibel hiribidean ekin dio horri. Zehazki, kale horietako “toki estrategikoetan” pozidun kutxatilak jarri dituzte.
Udalak nabarmendu du kaxa horietan den pozoia ez dela arriskutsua pertsonentzat ez eta etxeko animalientzat. Hala, prebentzio kanpainarekin, karraskari horien ugaltzea eragotzi nahi da, baita garbitasuna mantendu ere.
