Dantzara, Korrikaren petoarekin
Muxikoak dantzatuko dituzte igandean Beti Prest Dantza Taldeak antolatuta.
Muxikoak dantzatuko dituzte igandean Beti Prest Dantza Taldeak antolatuta. Izango du honakoak berezitasunik, izan ere, 24. korrika gertu izanik —hilaren 25ean goizez helduko da Errenteria-Oreretara— Korrika petoarekin azaltzeko deia egin diete antolatzaileek dantzatzera gerturatuko direnei.
Dantza saioa Herriko Plazan egingo dute 12:00etan; eguraldi txarrarekin, berriz, Koldo Mitxelena ikastetxearen jolastoki estalira lekualdatuko dute.
