Pasaiako kirola omenduko da Kirol Galan
Jardunaldia hilaren 11n izango da, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, 19:00etatik aurrera. Sarrera librea bada ere, aurrez erreserba egin behar da.
Urtero bezala, Pasaiako Udalak kirolariak eta kirol elkarteak omenduko ditu Kirol Galan. Aurtengoa hilaren 11n (asteazkena) izango da, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, 19:00etatik aurrera.
Jardunaldia sariz, sorpresaz eta berritasunez betetakoa izango dela aurreratu du udalak. Sarrera librea eta doakoa da, baina aurrez erreserba egin behar da udaleko Kirol saileko helbide elektronikora mezua bidalita edo 943 34 40 34 telefonora deituta (luzapena 202).
