Borrokalari hasi berrien txapelketa, igandean
Hainbat erkidegotako borrokalari hasiberrientzako arte martzialen sariketa bi tatamitan jokatuko da aldi berean, bi kategoriatan: Elite eta Striking.
Errenteria Open Arena MMA Amateurs Series txapelketaren hirugarren ekitaldia jokatuko dute igandean Agustina Otaola udal pilotalekuan. Antolatzailea, Kenthai Fight kluba, udalaren laguntzarekin. Hainbat erkidegotako borrokalari hasiberrientzako arte martzialen sariketa bi tatamitan jokatuko da aldi berean, bi kategoriatan: Elite eta Striking.
80 kirolaritik gora ariko dira txapelketaren barruan, eta denera, 100 borrokaldi egingo dituzte, hiru minutuko saioetan.
Kenthai Klubeko jabe eta entrenatzaile den Alberto Lopezek borrokalariek baldintza ezin hobetan iristeko egiten duten prestaketa eta haren gogortasuna nabarmendu du, eta Agustina Otaola pilotalekua berriro betetzera deitu du, “aurreko ekitaldietan bezala borrokalariei babesa emateko”.
09:00etan zabalduko dituzte ateak, eta ordu berean zabalduko dute leihatila ere. Borrokak, 10:00etan hasiko dituzte. Sarrerak aldez aurretik salgai daude Kenthai klubean eta Xenpelar Kultur dendan, 10 euroan. Borrokaldiaren egun berean ere erosi ahalko dira, 12 euroan.
