
Elizalde eskolak 50 urte bete ditu aurten, eta handira ospatu nahi dute. Urte guztian zehar egingo dituzte ekintzak, eta igandean izango da lehena.

Hilaren 14an izango da bazkaria, eta txartelak Landetxen, txokolategian edota Intxixu euskaltegian eros daitezke.

Hainbat erkidegotako borrokalari hasiberrientzako arte martzialen sariketa bi tatamitan jokatuko da aldi berean, bi kategoriatan: Elite eta Striking.

Argazki emanaldia egingo du Iñaki Mezquita Aranburu argazkilariak Urdabururen egoitzan.

800 pertsona baino gehiago aurkeztu dira Lan Eskaintza Publiko deialdi horretara; ebazpen judizialak ziurgabetasun egoera sortzen dielako hautagaiei eta udalari berari erabaki du erakundeak hautaketa prozedura etetea.

Larunbatean izango da txistulari taldearen emanaldietan lehena, Iztieta auzoan. Diana egingo du 10:00etan hasita.

Herritarrek proposatu eta aukeratuko dute Madalenetako omendua aurten ere.

Gaur eta hilaren 9an (astelehena) egingo dituzte sinadura bilketak Urmendiko sarreran, ikastetxeen inguruetan eta kiroldegian.

Jatorri askotariko emakumeek elkar ezagutzeko guneak 'Emakumeen desira eta plazera: zor den aitortza' mahai ingurua egingo du Trintxerpeko alkateordetzan, 17:00etan.

Hamaika postuk osatuko dute hilaren 7ko azoka. 10:00etatik 13:30era egongo da azoka Doneztebe plazako Kontzejupean.

Hiri Antolamendurako Plan Orokor berria onartzeko prozesuan murgilduta dago udala, eta hura herritar eta eragileei hurbiltzeko lan saioak egiten ari da.