Jai giroan ospatuko dute Korrika Eguna hilaren 14an
10:30ean hasi eta 20:30erarte zenbait jarduera izango dira plazan; tartean, muxikoak, erraldoiak, herri bazkaria edota kontzertuak.
Handira ospatzeko egitasmoa da Korrika, herria elkartu, bat egin, eta euskararen festa erraldoia gozatzekoa. Hilaren 24a izango da egun seinalatua, baina motorrak berotzen joateko Korrika Eguna antolatu dute Oiartzunen.
Larunbatean (hilak 14) izango da aipatutako egun hori, eta egun osorako zenbait jarduera antolatu dituzte. Zehazki, 10:30ean emango diote egunari hasiera, eta muxikoak, erraldoien kale buelta, bazkaria edota ekitaldi nagusiaren ondotik, erromeriarekin amaituko dute eguna.
Hona hemen larunbateko egitaraua:
- 10:30, pleno aretoan
- Haur eta gazte literatura hizpide Mireia Delgado eta Dorleta Kortazar adituen eskutik.
- 12:00, plazan
- Muxikoak
- 12:00, Landetxetik abiatuta
- Oiartzungo erraldoiak
- 13:30, plazan
- Peto banaketa eta ekitaldi nagusia
- 14:00, plazan
- Herri bazkaria eta, eta ondoren Orgasmo kolektiboaren eskutik Irati Mateloren kontzertua
- 17:30, plazan
- Elizalderen estraeskolarrak
- 19:30, Landetxen
- Uran-zu emanaldia
- 20:30, plazan
- Iratzar taldearekin erromeria
Ekitaldi horiez gain, Korrikaren tonbola izango da egun osoan zehar.
