Diana eta hitzaldi musikatua, txistularien eskutik
Larunbatean izango da txistulari taldearen emanaldietan lehena, Iztieta auzoan. Diana egingo du 10:00etan hasita.
Errenteriako Udal Txistulari taldea. Udal txistularien taldeak emanaldiak egingo ditu hilabete honetan ere. Larunbatean izango da horietan lehena, Iztieta auzoan. Diana egingo du 10:00etan hasita.
Hurrengo emanaldia, hilaren 15ean, igandearekin egingo du. Gure amonei omenaldia hitzaldi musikatua antolatu dute ordurako, eta txistulariek ibilbide musikala egingo dute XX. mendeko hainbat hamarkadetan etxetik kanpo zein barruan lanegun amaigabeak izan zituen emakume belaunaldi bat omenduz. Bigarren hori Maria Magdalenaren ermitan izango da, 12:00etan.
