Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Euskara eskakizunaren aurkako helegite batengatik, 25 lanpostuko LEPa bertan behera utzi du udalak

800 pertsona baino gehiago aurkeztu dira Lan Eskaintza Publiko deialdi horretara; ebazpen judizialak ziurgabetasun egoera sortzen dielako hautagaiei eta udalari berari erabaki du erakundeak hautaketa prozedura etetea.

Errenteriako UdalaIzaro Perez Loperena
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/03/04

Errenteriako Udalak deitua zuen  25 lanpostuko LEP Lan Eskeintza Publikoa bertan behera utzi du Errenteriako alkate Aizpea Otaegiren dekretu bidez. Deialdi horretan, 25 udal administrari plaza betetzeko C1 edo hirugarren hizkuntza eskakizuna eskatzen zien udalak hautagaiei betekizun gisa, eta horren aurkako administrazio errekurtsoa aurkeztu dute. Hau da, errekurtsoa lanpostuetan betekizun gisa eskatzen den hizkuntz eskakizunari buruzkoa da.

800 pertsonatik gora aurkeztu dira deialdi publikora hautaketa prozeduran parte hartzeko.

Joan den azaroaren 12an onartu ziren alkatetzaren dekretu bidez 25 udal administrari plaza horiek oposizio lehiaketa librearen bidez betetzeko deialdia eta oinarriak, eta hilabete berean argitaratu Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta joan den abenduaren 4an Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialean. Donostiako Auzialdiko 3. Epaitegiko administrazioarekiko Auzietarako atalean aurkeztutako errekurtsoarekin inpugnatuak izan dira guztiak, C1 edo hirugarren hizkuntza eskakizuna ezartzen zutelako.

Horren aurrean, hautaketa prozesua etetea erabaki du alkateak, dekretu bidez, euskararen derrigortasunarekin lotuta hainbat erabaki judizial ematen ari direla aintzat hartuta, eta Auzitegi Gorenean zenbait kasazio errekurtso ebazteke direlako. Ez da hori izan erabakia hartzeko arrazoi bakarra. Izan ere, parte hartzaile kopuru handia kontuan hartuta —800 eskaeratik gora aurkeztu dira— hautaketa prozesua antolatu eta garatzeko baliabide ekonomiko eta pertsonal handiak beharko dituztela aurreikusi du udalak. Gainera, balizko ebazpen judizialak ziurgabetasun egoera sortzen duela bai hautagaientzat, baita udalaren jardunean ere adierazi du.

Hori horrela, egoera aztertu eta izan daitezkeen arriskuak neurtu arte hautaketa prozesua bertan behera uztea erabaki du, “zuhurtziazko neurria da, eta administrazio publiko batek hartu behar du, hautaketa prozeduraren eraginkortasunaren eta  efizientziagatik eta herritarren eskubideak bermatzeko”.

Errenteriako Udalaren dekretua osorik ikusteko, egin klik hemen.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.