HAPO berria enpresei hurbiltzeko lan saioa antolatu du udalak
Hiri Antolamendurako Plan Orokor berria onartzeko prozesuan murgilduta dago udala, eta hura herritar eta eragileei hurbiltzeko lan saioak egiten ari da.
HAPO Hiri antolamendurako Plan orokor berria onartzeko prozesuan murgilduta dago udala. Luzea eta konplexua izaten da prozesu hori eta proposamena herritarrengana hurbildu eta eztabaida aberasteko, hainbat iniziatiba garatzen ari da tokiko erakundea herritarrekin zein bestelako sektoreekin.
Aste honetan enpresekin eta tokiko garapenaren eragileekin antolatu du saioa udalak. HAPO berriak aurreikusten du 100.000 metro kuadroko azalera areagotzea jarduera ekonomiko berrietarako, bai eremu berriak gehituz, baita egungo pabiloien handitzea ahalbidetuz ere. Berritasunak azaltzeaz gainera, enpresek dituzten behar eta proposamenak ere entzun nahi dituela azaldu du udalak.
Lan saioa ostiralean egingo du, hilak 6, Txirrita Maleo industria gunean dagoen Beissier enpresan, 10:00etatik aurrera.
Parte hartzeko izena eman behar da, horretarako klikatu hemen.
