Libelulak gertutik, Urdabururekin
Argazki emanaldia egingo du Iñaki Mezquita Aranburu argazkilariak Urdabururen egoitzan.
Trithemis kirbyi.Iñaki Mezquita Aranburu Libelulak: haizearen hegoak argazki erakusketa egingo du hilaren 12an, ostegunarekin, Iñaki Mezquita Aranburu argazkilariak. Urdaburu Mendizale Elkartearen egoitzan izango da emanaldi hori, 19:00etan hasita.
Horrekin batera, ohi moduan, argazki erakusketa ere egingo du gai beraren inguruan. Azken hori astearte eta ostegunetan ikusi ahalko da 19:00etatik 21:00etara.
Alegiarra da Mezquita eta libelulen sekretuak sakon ezagutzen ditu. Gaur egun erreferentea da odonatuen munduan—burruntzi eta sorgin-orratzen munduan—, berrogeita bost urte baino gehiago daramatza haien atzetik, haiei begira eta haiek argazkitan jasotzen, eta arantzadirekin lankidetza estuan aritzen da. Hainbat argitalpen ere egin ditu, bere kabuz, eta naturaren argazkilari entzutetsuekin elkarlanean.
Hilaren 12koa, beraz, Mezquitaren eskutik burruntzi eta sorgin-orratzak gertutik ezagutzeko aukera paregabea izango da, baita argazki ederrak ikusteko ere.
