Madalenetako omendua proposatzeko epea zabalik da
Herritarrek proposatu eta aukeratuko dute Madalenetako omendua aurten ere.
arantxa Otegi eta herriko baserritarrak izan ziren iazko jaietako omenduak. Herritarrek proposatu eta aukeratuko dute Madalenetako omendua aurten ere. Proposamenak egiteko epea hilaren 31ra arte izango da zabalik eta Errenteria-Oreretan erroldatutako herritarrek, herriko eragile, zein elkarteek parte hartu ahalko dute. Horretarako beharrezkoa izango da udalak berariaz prestatuko eskaera betetzea, eta hura aurkeztea elektronikoki edo Zu! Zure udala arreta zerbitzuan.
Proposamenak jasota, hautagaien zerrenda egin, eta udaleko alderdietako bozeramaileen txanda izango da; osatutako zerrenda hiru hautagaira murriztu beharko dute. Behin hori eginda, ausaz aukeratutako herritarren batzorde batek hautatuko du madalenetako omendua zein izango den.
