Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Elizalde ikastetxea "erabat" eraberritzeko aurreproiektua landu dute

Sei urteko obra lanak eta bost milioi euroko aurrekontua aurreikusi dituzte. Datozen egunetan jasoko dute diru laguntzaren ebazpena.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2026/03/05

Elizalde herri eskolaren beharrei erantzun asmoz, Oiartzungo Udalak ikastetxea “erabat” eraberritzeko aurreproiektua landu zuen 2025eko udan eskolako komunitateko kideekin elkarlanean. Elizalde Life Berri modura izendatu zuten prozesua, eta horren aurrean Joana Mendiburu Garaiar Oiartzungo alkateak azaldu du hezkuntza konpetentzia Eusko Jaurlaritzarena den arren, “beharra ikusita”, egitasmoa hartu zuela udalak.

Aurreproiektuan lanak sei urtean egitea eta bost milioi euroko aurrekontua aurreikusi dituzte. Mendiburu: “Aurrekontua handia izanik, Oiartzungo Udalak txostena Europako Life programaren diru laguntza deialdira aurkeztu zuen 2025eko udan, eta ebazpena aurki, datozen egunetan jasotzea espero da”.

Zehazki, Elizalde Life Berri aurreproiektuaren helburua ikastetxearen eraikinaren eraberritze integrala eraberritzea da, eta, azaldu dutenez, azterketa teknikoak bi alderdi nagusi ditu: eraikinari berari eta hezkuntza jardunari dagozkionak. Lehen atalean alderdi energetikoa landu dute batez ere “eraikina hobetzeko eta gaur egungo legediak ere hala eskatzen duelako”. Era berean, bigarrenaren oinarria pedagogia da, ikastetxea metodologia berrietara egokitzea eta eraikinak behar pedagogikoei erantzutea baita xedea.

Hots, azpimarratu dute “zaharkituta” dauden eremuak berritu nahi dituztela, batez ere HH eta DBHko eremuak.

Elizalde Life Berri, egindako inbertsioen osagarri
Mendiburu: “Elizalde herri eskola eraberritzeko Elizalde Life Berri aurreproiektua egin eta Europako funtsetara aurkeztu izana udala legegintzaldi honetan aipatutako ikastetxean egiten ari den inbertsioan osagarri da”. Horretaz gain, azaldu dute mantenu lanez gain, azken bizpahiru urteetako inbertsioak kanpoaldeko eremuan egin direla, “haurren beharrak erdigunean jartzen dituen patio inklusibo eta hezigarri baten birmoldaketan”, hain zuzen.

Bide horretan, beraz, Elizaldeko guraso elkartea eta udala eskolako jolaslekua biziberritzeko prozesu integrala egiten ari dira, ikastetxearen kanpoaldeko espazioa eskolako proiektu pedagogikoaren parte bilakatu nahi baitute, bertako eta herriko haur guztiei euren txokoa eskainiko dien patioa sortuz.

Proiektu hori zenbait fasetan ari dira egiten: lehenengoan kantxak txikitu eta naturgunea handitu zituzten, bigarrenean kirol gunea berrantolatu eta margotu zuten, eta, gero, HHko naturgunea sortu zuten. Gainera, ikastetxeko harmailak goxatzeko eta erabilera handitzeko proiektua ere badago.

Azkenik, gehitu dute eraikinaren barrualdean ere egin nahi dituztela inbertsioak; hala nola, leihoetan, argiterian edota IKT sisteman.

Mantenu lanez gain, udalak 385.000 euro inbertitu ditu Elizalde herri eskolan azken legegintzaldian.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.