Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Caixabankek ez du Errenteria-Oreretako familia etxetik botako

Akordioa egin dute familiak eta banketxeak. Stop Kaleratzeak plataformak alkatearen bitartekaritza lana eskertu du.

Larunbatean Caixabanken aurrean egin zen elkarretaratzea.
Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta
2026/03/05

Gaurko (hilak 5, osteguna) zegoen iragarrita Errenteria-Oreretako familia baten etxe kaleratzea Caixabanken partetik. Gipuzkoako Stop Kaleratzeak plataformak jakinarazi du eten egin dela kaleratzea. Banketxearekin zuen zorraren zati bat ordaindu ahal izan du familiak, eta alokairu sozialerako kontratu berria sinatu du. “Plataformak eta familiak Errenteriako alkatearen bitartekaritza lana, eta banketxearen jarrera baikorra eskertu nahi ditugu”.

Egoera zaurgarrian da etxegabetu nahi zuten hiru kideko familia, horietatik bat adingabea. Udalerriko gizarte zerbitzuen txostenak egiaztatzen du zaurgarritasun hori. Ez zen baina agiri hori nahikoa izan Donostiako Lehen Auzialdiko 5. zenbakiko auzitegiko epailearentzat, ez zuen onartu zaurgarritasun izaera, familiako kideetako bati egotzi baitzion NANik gabe bere izen-abizenekin erregistratutako hainbat jabetza izatea Espainian. Hori horrela, joan den urteko uztailaren 15erako ezarri zuen etxe kaleratze data. Ez zen orduan gauzatu, herritarren presioak eta Aizpea Otaegi alkatearen esku hartzeak saihestea lortu baitzuten, eta bankuak hiru hilabetez bertan behera utzi zuen Kaleratzeak Stop plataformak jakinarazi duenaren arabera. Une hartan, epaileak atzera bota zuen Probintzia Auzitegian jarritako berraztertze errekurtsoa.

Etxe kaleratzea eteteko hainbat izan dira Stop Kaleratzeak plataformak eta familiak egindakoak. Errenteriako Udalaren babesa izan dute bide horretan; izan ere, otsaileko udalbatzarrean kaleratzea eragozten ahalegintzeko mozioa onartu zuen udalbatzak EH Bildu, PSE-EE eta Elkarrekin Errenteriaren aldeko botoekin, EAJren abstentzioarekin, eta PPren kontrako botoarekin. Aizpea Otaegi alkateak konpromisoa hartu zuen udalbatzar horretan kaleratzea eteteko ahalegina egingo zuela. Gainera, joan den larunbatean Caixabankek herrian duen bulegoaren aurrean elkarretaratzea egin zuten. “Enrike, Lurdes eta semea etxean geratuko dira”, esan zuten mobilizazioan. Lortu dute.

Erlazionatutako edukia“Enrike, Lurdes eta bere semea etxean geratuko dira”Etxe kaleratzea bertan behera uztea nahi dute
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.