Euskal WikiEmakumeen lehenengo topaketa egingo dute etzi
Beasaingo Igartza jauregian izango da hitzordua, eta Oarsoaldeko zein Bidasoako lau kide joango dira euren jardunaren berri ematera.
Euskal WikiEmakumeentzat egun handia izango da larunbatekoa (hilak 7), Euskal WikiEmakumeen lehenengo topaketa egingo baitute Beasainen. Euskal Herriko zenbait talde elkartuko dira Igartza jauregian, eta Oarsoaldeko zein Bidasoako lau kide joango dira euren taldeak egiten duenaren berri ematera.
Alabaina, hori ez da egingo duten jarduera bakarra, egitaraua osatu baitute egun horretarako:
- 10:00. Ongi etorria Durangaldea, Oarso Bidasoa, Ondarroa eta Beasaingo taldeei.
- 10:45. Androzentrismoa aro digitalean. Gizakariko Garazi eta Onintze Garrido antropologoak.
- 11:30. Atsedena (kafea egongo da bertan).
- 12:00. Edizio eredu praktikoak. Bertaratutako Garazi, Onintze eta Itxaro Perez Urzelairen biografiak osatu, eguneratu eta irudiak igo.
- Itzulpenak egin.
- 13:00. Bisita gidatua: Emakumearen presentzia Igartzan.
- 14:30. Bazkaria Kattalin jatetxean. Herri bakoitzeko esperientzia sakonago ezagutzeko aukera.
Aipatutako taldeez gain, bizilagun orori luzatu diete bertaratzeko gonbita.
