Korrikaren hasiera eta amaierako ekitaldietara joateko, autobusak
Hilaren 19an Atharratzera zein hilaren 29an Bilbora joateko autobusak antolatu ditu Oarsoaldeko AEK-k. Txartelak salgai daude euskaltegietan.
Hilaren 19an Atharratzetik abiatuko da 24. Korrika. Ekitaldi garrantzitsua izaten da hasierakoa, baina baita amaierakoa ere, eta, Oarsoaldeko bizilagunek ekinaldi horiek bertatik bertara bizitzeko aukera izan dezaten, autobusak antolatu dituzte eskualdetik. Gauzak horrela, hilaren 19an Atharratzera joateko zein hilaren 29an Bilbora joateko aukera izango dute hala nahi dutenek.
Autobusak Oiartzungo Haurtzaro Ikastolako aparkalekutik abiatuko dira, eta Oreretako Iztietako autobus geltokian egingo dute geldialdia. Hilaren 19an autobusa 08:30ean irtengo da, eta itzulera 17:30ean izango da. Txartelak 12 euro balio ditu.
Alabaina, hilaren 29ko kasuan autobusak bide bera egingo du, baina Oiartzundik 09:00etan abiatuko da, eta Bilbotik 19:00etan irtengo da. Amaiera ekitaldiko txartelak 15 euro balio ditu, eta joanerako zein itzulerako txartelak Oarsoaldeko AEK euskaltegietan eros daitezke.
