Akordeoiaren eta dantzaren fusioa Landetxen, 'Uran-zu' lanarekin
Hilaren 14an egingo dute emanaldia Iñaki Alberdik, Leire Romerok eta Aiert Beobidek. Sarrerak aldez aurretik erosi behar dira.
Soinueneak antolatuta, akordeoia eta dantza elkartzen dituen Uran-zu lana aurkeztuko dute Landetxen Iñaki Alberdik, Leire Romerok eta Aiert Beobidek.
Uran-zu, euskal musikari begirada poliedrikoa “ariketa artistiko eta interpretatzailea da, gure lurraldearen konplexutasunera eta aberastasunera mugatuta dauden baina elkarren aurkakoak diren bi tradizio ondoan jartzen dituena”.
Emanaldi horretan dantza akordeoiaren soinuaren luzapen gisara aurkezten da, akordeoiak igarotzen dituen mundu estetikoen arteko zubi gisa, alegia.
Alberdi soinu jolea arduratuko da akordeoia jotzeaz, eta harekin batera ariko dira oholtzan Haatik dantza konpainiako Romero eta Beobide.
Emanaldia hilaren 14an izango da, 19:30eaen, eta sarrerak aldez aurretik erosi beharko dira.
