Gaur hasiko da Arraguako pala txapelketa mistoa
Kattalin eta Kontxejupekuk bikoteak lehiatuko dira gaur, 17:00etan. Igandean, berriz, Villaluzetarrak Maitane eta Jonen aurka ariko dira.
Iazko edizioko Tronkun lotan eta Pagotxiki bikoteak. @arraguakojaibatzordea Gaur bertan hasiko da Arraguako pala txapelketa mistoa, eta asteburu honetan bi partida jokatuko dituzte parte hartzaileek, bata gaur eta igandean bestea. Gaurko partida 17:00etan izango da, eta Kattalin eta Kotxejupekuk taldeak lehiatuko dira. Alabaina, igandeko hitzordua 10:00etan izango da, eta Villaluzetarrak bikotea Maitane eta Jonen aurka lehiatuko dira.
Era berean, datozen asteetako partidak zein diren ere jakinarazi dute:
- Hilak 9, 18:30:
- Arrauko sokatira taldea – Mugetarrak
- Hilak 9, 19:00:
- Hiart – Goiatz / Mugetarrak
- Hilak 10, 17:00:
- Irazoki – Sarasti / Mugetarrak
- Hilak 11, 17:30:
- Julen – Naiara / June – Iker
- Hilak 13, 17:30:
- Irazoki – Sarasti / Hiart – Goiatz
