'Gineako dantzak' ikastaroa emango du Maddi Kazabonek
Maddi Kazabonek gidatuko du saioa. Hilaren 15ean izango da, 11:00etatik 13:00etara, eta zuzeneko musika izango da ikastaroan zehar.
Oiartzungo Gazte Sortzaileek antolatuta, Orgasmok, alegia, Gineako dantzak ikasteko aukera izango da. Maddi Kazabonek gidatuko saioa, eta zuzeneko musika izango dute lagun ikastaroak irauten duen bitartean.
Hitzordua hilaren 15ean izango da, 11:00etatik 13:00etara, eta hamar euro ordaindu beharko ditu bertaratu nahi duen orok.
