Herriko amonei esker ona erakutsiko diete bihar arratsaldean
Abaraxkak antolatu du hitzordua, eta 16:30ean elkartuko dira, Kontzejupe plazan. Amona ez diren emakumeak ere deitu dituztela jarduerara.
Abaraxkak antolatuta, herriko amonei esker ona erakutsiko diete bihar arratsaldean (hilak 7, larunbata). Gure amonei eskertza lelopean deitu dute hitzordua, eta amonekin bertaratzeko deia egin dute.
Alabaina, azaldu dute amona ez den norbaitek bertaratu nahi badu, ongi etorria izango dela. “Eskerrak eman nahi dizkizugu emakume morea izateagatik, herria, bilobak zaintzeagatik”.
Bihar elkartuko dira, 16:30ean, Kontzejupe plazan.
