Ibargainen 50. urteurrena ospatzeko, jarduerak datozen hiletan
Hilaren 21ean truk txapelketa egingo dute, baina aurreratu dute mus txapelketa zein plater tiraketa ere egingo dituztela.
Artxiboko irudia. Duela 50 urte, 1976. urtean sortu zen Oiartzunen Ibargain elkartea, kultur eta kirol mailan zenbait egitasmo sustatzeko asmoz. Bide beretik jarraitzen dute gaur gaurkoz, eta elkarteko kideek diotenez, “bizitza handiko elkartea” den zalantzarik ez da, urtean zehar hamaika ekitaldi antolatzen baitituzte.
Elkartea sortu zenean kultura eta kirola zituzten ardatz, baina urteak pasa ahala kultur ekitaldiak nahiz kirol ekitaldiak antolatzeaz gain, ehiza eta arrantza ere izan dira euren erpin.
Beste gauza batzuek artean, bertso bazkariak, kultur ekintzak edota barrikote herrikoiak egiten dituzte, eta mende erdia ospatzeko ekintza sorta bat prestatu dute berriki. Oraingoz, hilaren 21ean egingo duten truk txapelketa, mus txapelketa eta plater tiraketa egingo dituztela jakinarazi dute, baina aurreratu dute jarduera gehiago ere egingo dituztela.
Truk txapelketa 16:00etan izango da; mus txapelketa apirilaren 25ean, 16:00etan, eta plater tiraketa, berriz, maiatzaren 16an, 10:00etan, Arkaleko tiro zelaian.
