'Paseo lagun' egitasmoan izena ematera deitu dute
Partaideek paseatzen duten bitartean euskara praktikatzea da jardueraren helburua. Mintzalagun egitasmoaren parte da.
Oiartzunen ere martxan daude Mintzalagun taldeak, eta astean hirutan elkartzen dira egitasmoaren parte direnak. Finean, euskaraz hitz egitea da helburua, eta horretarako biltzen dira astelehen, astearte eta ostiraletan.
Astelehenetan 17:00etatik 18:00etara egiten dute topaketa, eta berezia izaten da asteko lehen egun hori, Paseolagunak baitira elkartzen direnak.
Alabaina, astearteetan Landetxen elkartzen dira 10:30etik 11:30era, eta ostiraletan, berriz, Kastro Berrin, 18:00etatik 19:00etara.
Euskara praktikatzeko eta jende berria ezagutzeko aukera ematen du egitasmo honek, eta izen emateak irekita daude 684 80 54 92 zenbakian. Dohainik da eskaintza.
