Kontsultatu Oiartzungo futbol taldeen asteburuko emaitzak
Oiartzungo futbolariek zenbait partida jokatu dituzte iragan asteburuan. Ikusi hemen emaitzak, kronikak eta zenbait irudi.
Oiartzungo Oiartzun Kirol Elkartea osatzen duten taldeek zenbait partida jokatu dituzte azken egunetan. Kontsultatu albiste honetan zenbait kronika, emaitza guztiak eta klubak HITZAri helarazi dizkion irudiak.
Areto futbola, estatuko hirugarren maila: OKE 5 – 1 Aurrera de Vitoria
Estatuko hirugarren mailan Oiartzun taldea garbi nagusi zen Elorsoron Aurrera de Vitoria taldearen aurka jokatutako partidan.
Kontatu dutenaren arabera, “partidu oso ona” jokatu zuten oiartzuarrek, eta hasieratik bukaeraraino izan ziren nagusi. Atsedenaldira 2 eta 0eko abantailarekin iritsi ziren etxekoak Jon Sistiaga eta Aitzol Salaberriaren golei esker.
Bigarren zatian, baina, gasteiztarrek aldea murriztu zuten eta partidako tentsioa igo zen, baina etxekoen presioari esker gasteiztarrek euren atean sartu zuten oiartzuarren hirugarren gola.
Amaieran, Xabier Oiarbideren eta Victor Silvaren golei esker 5-1 nagusitu zen etxeko taldea.
Gipuzkoako lehenengo maila: Miren Taberna OKE 2 – 2 Makax
Gipuzkoako lehenen mailan, Miren Taberna OKE taldeak berdinketa erdietsi zuen Elorsoron jokatutako partidan. Lehen zatian etxeko taldea nagusitu. zen, eta Manex Arrutiren golari. esker 1-0 aurreratu ziren. Hala ere, atsedenera iritsi aurretik aurkariek berdinketa lortu zuten, baina bigarren zatian Makax taldea nagusi izan zen, eta bigarren gola sartzea lortu zuten.
Alabaina, oiartzuarrek ez zuten amore eman eta partida amaitzeko bi minuturen faltan binako berdinketa egin zuen Xabier Azpirozek.
Hirugarren maila neskak: OKE 3 – 1 Añorga
Partidua indartsu hasi zuten hirugarren mailako neskek, eta laugarren minuturako sartu zuten lehen gola. Partida etxekoek dominatu zuten baloiaren jabetzari esker, eta gol aukera garbienak eurenak. izan ziren.
Bigarren zatian gaizki sartu ziren partidara, eta 1-1 jarri ziren 49. minutuan. Hots, burua altxa eta hurrengo hamar minutuetan 3-1 aurreratu ziren markagailuan.
Une horretatik aurrera partida dominatu ahal izan zuten baloiaren jabetza izaten eta jokaldi arriskutsuak sortuz.
Markagailua ez zen gehiago mugitu, eta hiru puntuak Oiartzunen gelditu ziren.
Gizonezkoen ohorezko erregionala: Real Union 2 – 0 OKE
Azaldu dutenaren arabera, partida urduri hasi zuten, eta lehen minutuetan atzetik hasi ziren. Atsedenaldia baino lehen golari erantzun nahien zutoinera eta area txikitik egindako erremate bat izan ziren sortu zituzten aukerak.
Bigarren zatian oraindik posesio gehiago izan zituzten, eta zuzenagoak izan ziren, baina berdintzea ez zuten lortu. Hala ere, azken minutuetan aurkariek bigarrena sartu zuten.
Hona hemen partida guztien emaitzak:
- Areto futbola B
- Miren OKE 2 – 2 Makx
- Ohorezko erregionala mutilak
- Real Union 2 – 0 OKE
- Hirugarren maila neskak
- OKE 3 – 1 Añorga
- Lehenengo erregionala
- Trintxerpe 2 – 5 OKE
- Baska jubenila
- Añorga 1 -0 OKE
- Lurralde
- Atotxa 0 – 7 OKE
- Ohorezko kadete mutilak
- OKE 0 – 2 Martutene
- Kadeteak C
- Pasaia 2 – 1 OKE
- Infantila partaidetza
- OKE 3 – 2 Touring
- Infantila F8 neskak
- Hernani 8 – 0 OKE
- Areto futbola hirugarren maila
- OKE 5 – 1 Aurrera VIT
- Ohorezko erregionala neskak
- Elgoibar 0 -2 OKE
- Gorengo jubenila
- OKE 4 – 1 Touring
- Jubenila d
- Pasaia 1 – OKE 0
- Ohorezko kadete neskak
- Anaitasuna 2 – 2 OKE
- Kadeteak B
- OKE 0 – 2 Arrupe
- Kadete B neskak
- Usurbil 1 – 4 OKE
- Infantila handia
- Zumaiako 1 – 2 OKE
- Infantila txikia
- Orioko 2 – 2 OKE
- Infantila F11 neskak
- Urola 1 – 0 OKE
- Alebina mutilak
- OKE 9 – 3 Urnieta

